Egun On, Auñamendi! Mikel Albisu auzitegi nazionalera eta Erronkariko konexioa

Gaurko saioa Mikel Albisurekin hasi dugu datorren asteartean deklaratu beharko baitu Auzitegi Nazionalean. Honen inguruan solastu gara berarekin. Ondoren, Erronkarira jo dugu Juan Pito bentara Julian Gabasen kronika jasotzera. Izenburua: Abenduaren 17ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Asteartean deklaratzera deitu du Auzitegi Nazionalak Mikel Albisu auriztarra

Datorren asteartean telematikoki deklaratzera deitu dute Donostian Mikel Albisu Mikel Antza auriztarra Auzitegi Nazionalaren aginduz. ETAk bere ibilbidea amaitutzat eman eta 10 urtera gertatzen da inputazio hau eta berarekin solastu gara honetaz. Lasai egon arren etorkizunarekiko kezka sortzen diola komentatu digu. Gaineratu du inputazio honetaz El Mundo egunkariagatik enteratu zela eta zentzurik ez duen kontua […]

Epaiketa “berri” bat Auzitegi Nazionalean

Kakots artean jarri dugu berri ze duela 10 urteko operazio baten inguruko epaiketa dugu 13/13 sumariokoa. Bertan 7 lagun izanen dira epaituak eta orotara 77 urteko espetxe zigorra eskatzen diete. Gehitu beharko litzateke honi frogen artean dauden zenbait testigantza torturaren itzala dutela euren gain. Hau guztiaz solasteko Julen Zelarain auzipetuarekin izan gara gaurkoan. Larunbat honetan […]

Egun On, Auñamendi! 13/13 epaiketa eta Karrape irratia

Astelehenean eman zaio hasiera epaiketa berri bati Auzitegi Nazionalean, 13/13 sumariopean. Epaiketari aurre egiteko dinamika jarri zuten abian eta hau guztiaren inguruan Julen Zelarein auzipetuarekin egon gara solasean. Bukatzeko, Karrape irratira egin dugu bisita, Unai Zabaleta lagunaren ahotik Leitzaldeko kronika jasotzeko. Izenburua: Uztailaren 7ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Konponbidea altueretatik eta altu epaiketa salatzeko

Bihar hasiko da Marixol Iparragirreren kontrako epaiketa Auzitegi Nazionalean. Marixol Iparragirre ETA erakundearen armagabetze eta amaitze fasean aktore garrantzitsua izan zen eta bihar eta etzi izanen du epaiketa. Honen karietara Konponbidea behar dela aldarrikatzeko ekimena sortu da Pirinioan. Mendietara igo eta bertan argazki bat ateratzea konponbidea aldarrikatuz. Ekimena bera azaltzen Ainhoa Bueno izan dugu gaurkoan […]