Kaparrotzuko makroustiategiaren kontra herri akusaziotzat aurkeztu du Sutrai Erakuntzak bere burua

Makroproiektuen aurrean alternatibak badirela azaleratu eta hauen aurka azaldu ohi da Sustrai Erakuntza. Askotan izan ditugu gurean eta gaurkoan hiru proiektu izan ditugu hizketagai Sustrai Erakuntzako Pablo Lorenterekin. Lehena, Kaparrotzuko Makro–ustiategia zeinetan honen isuriak direla eta herri akusaziotzat aurkeztu dute euren burua Tafallako auzitegian. Lan hau aurrera eramateko dirua beharrezkoa dute eta diru bilketa kanpaina […]

Egun On, Auñamendi! Esaren inguruko informea eta Pernando Amezketarra

Fundacion Nueva Cultura del Aguak Esaren segurtasuanaren inguruan ateratako azken txostena izan dugu hizketagai Antonio Aretxabala geologoarekin. Ondoren, Xanti Begiristainek bere ohiko kolaborazioan Pernando Amezketarraren inguruko bi kontakizun ekarri dizkigu gaurkoan. Izenburua: Urriaren 8ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Esaren segurtasuna ezbaian

Atzoko egunean aurkeztu zuen Fundacion Nueva Cultura del Aguak Esaren inguruko txostena. Beste hiru txosten( Zangotzako udalekoa, Nafar Gobernukoa eta Ebroko Konfederazioak eginikoa) aintzat hartuta informe sakon bat egin dute. Honen inguruan solasteko Antonio Aretxabala geologoarekin izan gara. Berak azaldu digunez Esako urtegiko presak sustengatzen duen magalak labaintzen ari da 2 eta 4 mmilimetro hilabeteko […]

#YesaNoMartxa edo urtegiaren kontrako aldarria entzunarazteko dinamika

3. Esa urtegira martxa antolatua zuten pasa den astebururako. Halere, gure buruak zaintzea dagokigun honetan martxa bertan behera uztea erabaki zuten Esa +Ez, Rio Aragon eta ZAIN elkarteek. Nahiz eta erabaki hori hartu aukera ikusi zuten beraien aldarria plazaratzeko eta jendeari aukera hori zabaldu zioten, euren mezuak edo aldarriak bideo labur batez egitea eta horrekin […]

Egun on, Auñamendi! #YesaNoMartxa eta Pirinioko Soinu Bandaren 23. atala

Saioa Zaraitzu Ibai Naturala elkarteko kidea den Dabid Sotorekin hasi dugu, #YesaNoMartxa dinamikaren nondik norakoak jasotzeko. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, oraingoan Garaioan izan gara, Ibarraetxea tabernako Maite Maisterrak jarri baigaitu dantzan gaurkoan. Izenburua: Apirilaren 20ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko