Euskal Herriko txokoak ikusgai Maite Ramosen margolanetan

Gaurtik hasita eta irailaren 3a bitarte Garaioako Ibarraetxean izanen ditugu Maite Ramos margolariaren artelanak ikusgai, Euskal Herriko Txokoak deritzon seriearen menpe daudenak alegia. 16 margolan izanen ditugu bertan ikusgai eta honetaz zein bere ibilbideaz solastu gara Maiterekin gaurkoan.          Maite Ramos Irati Irratian:

Infernuko hauspoaren eguna ospatuko da larunbatean Garaioan

Soinuak edo infernuko hauspoak garrantzi handia izan du beti Garaioan, asko izan baitira herri honetakoak Soinua jotzen ikasi dutenak edota soinua bizitzako bidelagun izan dutenak. Horregatik, pandemiak atzeratu bazuen ere, aurten bertan ospatu eginen da Akordeoiaren Eguna eta lan horretan dabilen Iñigo Orradrerekin izan gara gaurkoan. Oraindik badira tokiak herri bazkarirako beraz izena eman nahiko […]

Garaioako Ibarraetxean ezarriko du Irkus Roblesek bere obren erakusketa

Artista handia da Irkus Robles, hori ez da berria. Beti da plazerra gurekin izatea eta gaurkoan gaur hasiko den eta azaroaren 1a arte izanen den erakusketa aitzakitzat hartuta berarekin egon gara. Bere ibilbideaz eta influentzietaz hitz egin dugu ere. Hona hemen kartela: Irkus Robles Irati irratian

Egun On,Auñamendi! Garaioako Ibarraetxean erakusketa eta Erronkariko konexioa

Ostirala da eta gaur hasiko den erakusketa batekin hasi gara. Auritzeko Irkus Roblesek bere obrak eskegi eginen ditu azaroaren 1a bitarte Ibarraetxea tabernan eta berarekin egoteko parada hartu dugu. Ondoren, Juan Pito bentara itzuli gara Julian Gabasen ahotik Erronkariko azkenengo berriak jasotzeko. Izenburua: Urriaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aezkoako Astean behin, Gizarte zerbitzuen mankomunitateen egitasmo berriak eta Ibarraetxeako Pirinioko Soinu Bandaren errepikapena

Apirila atzean utzi dugu, inork lapurtuko baligu bezala. Gaurko saioan hemendik aurrerako hainbat dinamikaren berri eman dugu baita Aezkoako Gazte Asanbladak dinamizatzen duen Aezkoako Astean Behin jolasak 6. astean sartu dela. Jolasteko gure sare sozialetan eta gazte asanbladakoetan duzue aukera. Ondoren, errezetario eta Aeiozu elkarteen egitasmoen gainetik emandako zertzeladak izan ditugu. Bukatzeko, Pirinioko Soinu Bandako […]

Pirinioko Soinu Banda, 23.atala: Garaioako Ibarraetxea taberna

Bagenekien sukalde bikaina duela. Bagenekien enkarguz tarta goxoak egin eta etxera eramaten dituela, baina gaur Ibarraetxea tabernako Maite Maisterra izan dugu musika jartzen, hortan ere maisu dugu. Abestiak: 1.- Xalbadorren heriotzean. Xabier Lete 2.- Chan chan. Buena Vista Social Club 3.- Que bien. Izal 4.- Siete Mares. Los Zopilotes Txirriaos 5.- Je veux. ZAZ 6.- […]

Egun on, Auñamendi! #YesaNoMartxa eta Pirinioko Soinu Bandaren 23. atala

Saioa Zaraitzu Ibai Naturala elkarteko kidea den Dabid Sotorekin hasi dugu, #YesaNoMartxa dinamikaren nondik norakoak jasotzeko. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, oraingoan Garaioan izan gara, Ibarraetxea tabernako Maite Maisterrak jarri baigaitu dantzan gaurkoan. Izenburua: Apirilaren 20ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko