Auñamendiak dantzan jarriko dituen taldea dugu Pipirripi dantza taldea

Bere garaian Aezkoan bazen dantza talde bat baina denbora aurrera joan ahala desagertu egin zen. Iaz Aitziber Villalbak eta beste zenbait lagunek Aezkoa Kultur Ekimeneko lagunei dantza taldea berreskuratzearen ideia komentatu zieten eta hauek zalantza izpirik gabe onartu zuten. Dantzak ikasteko irakasle bila jarri eta Agoizko Mikel topatu zuten zeina bi astetan behin etortzen zen […]