Udan plazak dantzariz betetzea helburu ikastar trinkoa abiatuko du Pipirripi dantza taldeak

2 urte daramazki Pipirripi dantza taldeak euskal dantzei txoko bat eskaintzen Aezkoa eta Auñamendi inguruan. Haur eta helduen taldeak dituzte eta herriz-herri eta plazaz plaza dabiltza euren dantzak erakusten, bi ekitaldi desberdinekin, ohiko ikuskizunarekin eta ikuskizun parte-hartzailearekin. Uda giroa helduta jaietan erromeriak suertatzen dira eta bertan euskal dantzak praktikan jartzeko aukera izan ohi da eta […]

Auñamendiak dantzan jarriko dituen taldea dugu Pipirripi dantza taldea

Bere garaian Aezkoan bazen dantza talde bat baina denbora aurrera joan ahala desagertu egin zen. Iaz Aitziber Villalbak eta beste zenbait lagunek Aezkoa Kultur Ekimeneko lagunei dantza taldea berreskuratzearen ideia komentatu zieten eta hauek zalantza izpirik gabe onartu zuten. Dantzak ikasteko irakasle bila jarri eta Agoizko Mikel topatu zuten zeina bi astetan behin etortzen zen […]