Egun on, Auñamendi! Irrati buelta Euskalerria eta Xorroxin irratietatik eta Errigorako Eskutik Eskura.

Gaurkoa hasi dugu ohiko irrati bira egiten. Euskalerria eta Xorroxin irratiak bisitatu ditugu eta bertatik, Mikel Bujandak eta Julen Zelaietak pasa dizkigute euren kronikak. Bukatzeko, AEK-ko kidea den Garazi Iribarrenek Errigorako “Eskutik-Eskura” egitasmoa azaldu digu. Izenburua: Martxoaren 9ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

100 lagun euskara ikasten Pirinioetan

Pozik daude AEK-ko lagunak aurtengo matrikulazio kanpainarekin. Pirinioetako AEK-ko Ana Colomok Irati irratian jakinarazi duenez aurten 100 lagunek eman du izena dagoeneko. Aurtengo eskaintzaren berri eman, ikastaro mota ezberdinak aurkeztu eta ibar ezberdinetan izango diren batzar informatiboen berri eman digu.Elkarrizketa entzuteko: