Aezkoako komunalak ezagutarazteko prozesua abiaraziko dute Aezkoako Batzarre Nagusiak eta Artelanek

Aezkoak abiarazitako prozesu parte-hartzaileari segida emanen diote uda honetan zehar antolatutako komunala ezagutarazteko irteera dinamikoekin. Iazko udan izandako Udako Euskal Unibertsitatearen Ikastaroetan landu egin zen komunala eta argi geratu zen asko dagoela honen inguruan lantzeko. Irteera bakoitzean komunal horri eman diezaioketen erabilera landu eginen da, erabilera hori bera edo komunala ederki asko ezagutzen duen jendearen […]

Udako barnetegi eskaintzak eta aurre-matrikulazio kanpaina martxan AEK-n

Pirinioetako AEKn euskalduntzeak ez du etenik eta jada prestatzen dabiltza uda honetan izanen den eskaintza. Ohiko barnetegiak ez ezik, barnetegi ibiltaria eta Familia barnetegia ere izanen da eskaintza horren barnean. Hala ere, ez ditugu soilik bertara begira, datorren ikasturterako aurre-matrikulazio kanpaina betean baikara eta gurean maila guztietako eta modalitate desberdinetako ikastaroak antolatu baitituzte. Hori gutxi […]

Ikasturtea irekitzear AEK-ko euskaltegietan

Euskara hurbil, zu urrun heltzeko lemapean dabiltza AEK -ko lagunak matrikulazio kanpainan buru-belarri sartuta. Horretarako zenbait informazio bilkura burutu dituzte Pirinio eta Aurre-pirinioan zehar eta kanpaina bera errepasatzen egon gara euskaltegiko irakasle den Izaskun Zabalzarekin. Berak azaldu dizkigu zein talde egonen diren gure inguruetan baita apuntatzeko zer egin behar dugun ere. Ezin ahaztu klaseetaz aparte […]

Badator 2023-24 ikasturterako AEK-ko aurre-matrikulazio kanpaina

Helduen euskalduntzeaz arduratzen den AEKak aurre-matrikulazio kanpaina abiarazi du ekainaren 28a bitarte. Gaur izena ematen dutenei %5eko deskontua eginen diete euren matrikularen prezioetan, halere tokiko zenbait administrazioek ere diruz laguntzen dituzte ikasketa hauek baita Nafar Gobernuko Euskarabideak ere. Kanpainarako hainbat baliabide atera dituzte Pirinioetako eta Esteribar eta Agoitzeko euskaltegiek. Guzti honetaz solasteko Izaskun Zabalza AEKko […]