Egun On, Auñamendi! Manex eta intxaurrak, Eutsiko erronka berriak eta energia berriztagarrien afera

Saioa Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan Manexen 54. abentura ekarri digu, Manex eta Intxaurrak izenburua duena. Ondoren, Eutsi kooperatibaren azken berriak ezgautzera joan gara Aritz Carballo lagunaren eskutik. Amaitzeko, energia berriztagarrien inguruan solastu gara Sustrai Erakuntzako Pablo Lorenterekin. Izenburua: Urtarrilaren 28ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Zerbitzuak moldatu eta proiektu berriekin dator Eutsi kooperatiba

Edadeko jendearen ongizateaz eta ahalduntzeaz arduratzen den Eutsi kooperatibako Aritz Carballorekin izan gara gaurko saioan. Osasun krisiak baldintzatu duela euren jarduna aitortu digu Aritzek, hala eta guztiz ere lortu dute zerbitzua mantendu eta bide batez proiektu berriak eraiki. Horietako bat litzateke arrakala digitala deuseztatzeko abian jarri berri dutena. Aritz Carballo Irati irratian

Antartika eta Eutsi Pirineo bat eginik

Proiektuen hobekuntza eta ahlbidetzea sustatzeko jaio zen Antartika Kultur Lab containerra eta bertara 23 ekimen desberdin aurkeztu ziren. Bertan 3 izan ziren sarituak, horietako bat Eutsi pirineo. Antartikaz orokorrean Kati Leatxek hitz egin digu eta zehazki Eutsi Pirineok egindako lanaz Gonzalo Celayk. Kati Leatxe Irati irratian. Gonzalo Celay Irati irratian.

Egun on, Auñamendi! Eutsi eta Auzperriko liburutegiaren abisuak eta Ainhoa,Patxi eta Unairen kantu zerrenda

Gaur Eutsiko lagunek eta Auzperriko liburutegiak bideratutako abisuak pasa ditugu. Ondoren 10 kantuen erronkarekin jarraitu dugu, gaurkoan gazteen txanda, Unai eta Patxi Irigaraik eta Ainhoa Buenok pasatako zerrenda ipini baitugu Pirinioko Soinu Banda 2. atalaren harira. Izenburua: Martxoaren 17ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko