Aisialdi eta kirol eskaintza oparoa udarako Auñamendi aldean

Garaitzeko Asik, Lakorrik, Elutsederrek eta Gure Aizpeak uda osorako aisialdi eta kirol eskaintza plazaratu du egunotan. Eskaintzaren barnean mota askotako eskaintzak topa ditzazkegu, argazkilaritza eta harri-zizelkatzetik hasita, martxa-nordikoa eta taichi edota indar gimnasia. Lan itzela egin dute ikasturtean zehar hainbat eskaintza burutzeko eta udan mantendu eta koordinatzea lehenetsi dute. Horretarako sortu zuten Kultura, Kirola eta […]

Egun On, Auñamendi! Manex eta intxaurrak, Eutsiko erronka berriak eta energia berriztagarrien afera

Saioa Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan Manexen 54. abentura ekarri digu, Manex eta Intxaurrak izenburua duena. Ondoren, Eutsi kooperatibaren azken berriak ezgautzera joan gara Aritz Carballo lagunaren eskutik. Amaitzeko, energia berriztagarrien inguruan solastu gara Sustrai Erakuntzako Pablo Lorenterekin. Izenburua: Urtarrilaren 28ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Zerbitzuak moldatu eta proiektu berriekin dator Eutsi kooperatiba

Edadeko jendearen ongizateaz eta ahalduntzeaz arduratzen den Eutsi kooperatibako Aritz Carballorekin izan gara gaurko saioan. Osasun krisiak baldintzatu duela euren jarduna aitortu digu Aritzek, hala eta guztiz ere lortu dute zerbitzua mantendu eta bide batez proiektu berriak eraiki. Horietako bat litzateke arrakala digitala deuseztatzeko abian jarri berri dutena. Aritz Carballo Irati irratian