Pertsonei eta arropei aukera berri bat ematen dion proiektua abian

Ezkarozen dauka kokalekua Aukera denda. 2. eskuko arropa saltzen da bertan eta proiektua bera aprobetxatu egiten da zaurgarritasun egoeran edo arriskuan dauden pertsonei lan aukera bat emateko. Ezkarozeko udalak, Bizirik Gaude elkarteak eta Zaraitzu eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuek jarri dute proiektu hau martxan, zeina ekonomia zirkularra duen oinarri. Bertan beste pertsonek utzitako arropak eskuratu daitezke […]

Berdinen arteko indarkeriaren inguruko sentsibilizazio tailerra martxan

2015ean jarri zen martxan Auñamendi Gizarte zerbitzuen mankomunitatean Tratu Onen dinamika. Familia, gazte zein hezitzaile ugari pasa dira programa honetatik. Oraingoan, indarkeriaren inguruko sentsibilizazio tailer bat dakarkigu eta honetaz solastu gara Amaia Ubau Gizarte Hezitzailearekin. Berak ederki azaldu digu zertan datzan eta zer egin behar dugun bertan izena emateko. Kartela: Amaia Ubau Irati irratian