Berdinen arteko indarkeriaren inguruko sentsibilizazio tailerra martxan

2015ean jarri zen martxan Auñamendi Gizarte zerbitzuen mankomunitatean Tratu Onen dinamika. Familia, gazte zein hezitzaile ugari pasa dira programa honetatik. Oraingoan, indarkeriaren inguruko sentsibilizazio tailer bat dakarkigu eta honetaz solastu gara Amaia Ubau Gizarte Hezitzailearekin. Berak ederki azaldu digu zertan datzan eta zer egin behar dugun bertan izena emateko. Kartela: Amaia Ubau Irati irratian

Egun on, Auñamendi! Berdinen arteko indarkeria, Karrape irratia eta Zaraitzuko euskara hamabostaldia

Gaurko saioa Auñamendi gizarte zerbitzuen mankomunitatean hasi dugu, Amaia Ubau Gizarte Hezitzailearekin berdinen arteko indarkeriari aurre egiteko tailerraz solasten. Ondoren, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletaren kronika jasotzera. Bukatzeko, gaurkoan bai, Dabid Salbotx ,Zaraitzu ibarreko Euskara Teknikaria izan dugu, “Euskararen Hamabostaldia” ekimenaren inguruan elekatzen. Izenburua: Martxoaren 11ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egunon Auñamendi! Mugikor eta pantailei pause eta Kataluniari adi adi

Kataluniako albisteak, eguraldia eta Aralar irratiko kontuak Lekunberriko jaien biharamunarekin. Amaia Ubauk Garraldako eskolan emango duten tailerraren berri eman digu eta gero Kataluniara jo dugu, Irati irratiko korrespontsal lana egiten ari den Joan Tornés lagunarengana.   Izenburua: Urriaren 15eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko