Nafarroako emakume bertsolariei ahotsa emateko Gure Aldetara begira

Nafarroako emakume bertsolarien bertso–sortak eta ahotsak biltzen dituen diskoa da ‘GURE ALDETARA. Nafarroako emakume bertsolariak’izenekoa. Bi helburu nagusi ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak bultzatutako egitasmoak eta 21 emakume bertsolarik sortutako lan honek: batetik, Nafarroako kulturaren ondare diren bertso–sorta idatziei bultzada ematea, jaso eta ikusgarri egitea, eta tradizionalki landutako bertsoen aldaera horrek gaur egun ere lekua baduela […]

Egun On, Auñamendi! Xantiren kolaborazioa eta Gure Aldetara proiektua

Gaurko saioa Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Emakume Topaketen inguruan eta Orreagako oztopo arkitektonikoen inguruan solastu zaigu. Bukatzeko Joana Ziganda izan dugu zenbait emakume bertsolarik sortutako Gure Aldetara proiektua aurkezten. Izenburua: Ekainaren 17ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko