Egun On, Auñamendi! Bidankozeko gertakariak eta Hiriburuko inmertsio eredua

Gaurko saioa Bidankoze bisitatzen hasi dugu. Bertan kirol turismoa sustatzeko hainbat panel erasotuak izan baitziren astearte gauean. Honetaz eta herritarren erantzun txalogarriaz solasteko Gotzon Perez Artuchekin izan gara. Ondoren, Hiriburuko inmertsio ereduaren inguran Naiz irratiak Peio Jorajuriari eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Izenburua: Abuztuaren 21eko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Murga ETB1en, Gamesa Ez itxi testigantzak eta Hiriburun euskaraz ikasteko eskubidea

Gaurkoa Xanti Begiristainen kolaborazioarekin hasi dugu, Murga Sailburuak eta ETB1 hizpide izan ditu bere hitzartzean. Ondoren, Agoitzeko Siemens Gamesako langileen testigantzak izan ditugu, oinez jan baitira Iruñera. Bukatzeko,  Naiz irratiko lagunek Alain Hiriart Hiriburuko auzapezari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Izenburua: Uztailaren 23ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko