Prudencio Hualderen pertsona aztertuko dute Bidankozarteko lagunak hitzaldi baten bitartez

Bihar agorrilaren 19an izanen da arratsaldeko 18:00etan Bidankozeko Aiza Bilguan(udaletxea) Bidankozarteko lagunek Prudencio Hualderen inguruko hitzaldia. Mariano Mendigacharekin batera Prudencio bertako euskararen gordailu izandakoa dugu eta haren bizipen eta testuak ekarriko dituzte gogora. Hori aprobetxatuta Bidankozarteko Gotzon Perez Artuch lagunarekin solastu gara gaurkoan.   Gotzon Perez Artuch Irati Irratian:  

Bidankoze, erasoen aurrean herri eredugarria

Asteazken goizean, kirola eta turismoa sustatzeko hainbat panel spray beltzarekin agertu ziren estalita, honi gehituta “Domingueros fuera” pankarta erraldoi bat jarri zutela. Eraso honek segituan egon zen bidankoztarren ahotan eta baita martxan jarri ere. Asteazken eguerdirako, auzolan jendetsu baten ondoren panel guztiak berrezarrita ziren. Honetaz solasteko Gotzon Perez Artuchekin egon gara eta berak maisuki adierazi […]

Egun On, Auñamendi! Bidankozeko gertakariak eta Hiriburuko inmertsio eredua

Gaurko saioa Bidankoze bisitatzen hasi dugu. Bertan kirol turismoa sustatzeko hainbat panel erasotuak izan baitziren astearte gauean. Honetaz eta herritarren erantzun txalogarriaz solasteko Gotzon Perez Artuchekin izan gara. Ondoren, Hiriburuko inmertsio ereduaren inguran Naiz irratiak Peio Jorajuriari eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Izenburua: Abuztuaren 21eko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko