Estatuen oztopoen gainetik Mugen eguna ospatuko da igandean

Astelehen honetan jendarme eta guardia zibilek itxi egin zuten Iturzaetako bidea, Larrain eta Zaraitzu batzen duen bidea. Historikoki erlazio estua izan da mugaren bi aldetako lagunen artean eta urtero berretsi egiten dute erlazio hori, Mugen egunaren baitan. Asteleheneko gertaerak ere presente izanen dituzte aurten eta baita salatu ere. Igandean eginen dute topo Abodin lehendabizi eta […]

Irati Lau Ibarrak jaia antolatu du iganderako Abodin

Apirilean egonkortu zuten lau ibarren arteko harremana Irati Lau Ibarrak elkartearen baitan. Honen ostean zenbait elkargune sortu eta igande honetarako festa antolatu dute Abodin. Festa aitzakitzat hartuta Karlos Bueno Aezkoako Batzarre Nagusiko lehendakariarekin izan gara gaur programa eta elkartearen nondik norakoak aztertzen.        Karlos Bueno Irati Irratian: