Aezkoako migrazioaren inguruko liburua aurkeztuko dute Aezkoa Kultur eta Iratiko Bortuak elkarteek Kultur Olan

Urte zenbait ikertzen eman ostean eta hainbat tokitatik eratorritako laguntza aprobetxatuta eskuartean dugu Fan Zen Aezkoa liburua, zeina Aezkoak XIX eta XX. mendeetan jasa zuen migrazioa lantzen duen. Herriz herri zenbait bolondres aritu dira informazioa eta argazkiak jasotzen. Hori antolatu eta liburu baten bueltan kokatu ditu Jose Etxegoienek eta Aezkoa Kultur Elkarteak eta Iratiko Bortuak […]

Aezkoako emigrazioaren inguruko ikerketa abiarazi du Aezkoa Kultur Elkarteak

Aezkoako Eguna antolatzen duen elkarteak aurten erronka berri bat jarri dio bere buruari, Aezkoan historian zehar egondako emigrazioaren inguruan ikerketa egitea. Horretarako bertakoen laguntza eskatu dute, datuak eta dokumentazioa jasotze aldera. Formulario bat prestatu dute eta baita bi kontaktu jarri ere. Hau guztiaz, Jose Etxegoien Xamarrekin solastu gara. Informazio gehio nahi izanez gero Maite (600 […]

Egun On, Auñamendi! Aezkoako emigrazioaren inguruko ikerketa eta Mendixut

Gaurkoan, Aezkoa Kultur Ekimeneko Jose Etxegoien izan dugu Aezkoako emigrazioaren inguruko ikerketaren nondik norakoak azaltzen. Ondoren, Mendixut aldizkariaren edukiak ezagutu ditugu Rita Labianoren ahotik. Izenburua: Uztailaren 5eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Zonaldeko ondarea eta Erronkariko kronika

Gaurkoa ondarearen inguruan solastu gara saioaren hasieran Jose Etxegoien Xamarrekin. Larunbat honetan hitzaldia duela arrastuz zonaldean dugun ondareaz solasten ibili gara. Bukatzeko, Juan Pito Bentara joan gara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Izenburua: Maiatzaren 21eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Loizuko gizona eta Aizpeako emakumea hizpide, Jose Etxegoienekin izandako elkarrizketa arkeologiaren eta ondarearen inguruan

Ondarearen  inguruan ikertua dugu gure hurrengo gonbidatua. Horri lotuta bihar hitzaldi bat ematen ibiliko da Sakon Espeleologia elkarteko Oscar Siciliarekin eta Iratxe Anduezarekin, Loizuko gizonaren eta Aizpeako emakumearen ingurukoa. Honen inguruan elekatzen Jose Etxegoien Xamar izan dugu gurean. Luze eta zabal aritu gara ondarearen eta honen mantentzearen inguruan, baita honen promozioaz ere.     Jose […]