Loizuko gizonaz Sakon Espeleologia taldeko Oscar Siciliarekin

Duela 11700 urte inguru bizitako lagun baten gorpuzkiak topatu zituen Sakon Espeleologia taldekoak Erroibarren kokatua dagoen Errotalde iturburuan. Nafarroan arrastoa duen biztanle zaharrenaren gorpuzkiak liratezke bertan topatutakoak. Nafarroan ez ezik Europan garrantzi itzela izan duen aurkikuntza izan da. Hau guztiaz, Sakon Espeleologia taldeko Oscar Sicilia lagunarekin solastu gara. Oscar Sicilia Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Loizuko gizona, Aralar irratia eta Covid gakoak

Gaurkoan, aintzinako kontuekin hasi gara, Loizuko gizonaren kontuarekin alegia, duela 11700 urteko Erroibarko biztanle baten gorpuzkiak topatu baitzituzten Sakon Espeleologiakoak. Honetaz, bertako kide den Oscar Siciliarekin elekatu gara, Lekunberri aldera jo dugu Martin Juanenarekin egotera eta Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzera. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Ana Galarragaren eskutik jaso dugu aste honetako gakoa, gainazaletan duen eraginaz […]