Auritzeko Kultur etxea lepo beteta Orreaga Musika Eskolako ikasturte amaierako kontzertuan

Ikasturteari amaiera emateko Orreaga Musika Eskolak kontzertua eskaini zuen atzo Auritzeko kultur etxean. Jendez lepo beteta eman zioten hasiera ABBA talde suediarraren kantuetan oinarritutako kontzertuari. Eskolaren egoitza desberdinetatik etorritako ikasle eta irakasleek maisuki plazaratu zituzten ABBA taldearen doinuak. Datorren ikasturtean ere jarraitu eginen dute musika irakasten eta horretarako matrikulazio kanpaina zabalik dute.       […]

Matame Kamion eta Ajariguan taldeek kontzertua eskainiko dute larunbatean Garraldako Errotaberrin

Errotaberri tabernak larunbat honetarako musika dosi bikoitza eskainiko dio bertaratzen direnei. Bertan plaza askotan jotako Matame Kamion  eta “Pain” izeneko bere bigarren diska aurkeztuko duen Ajariguan taldeek hartuko dute oholtza. Kontzertua 19tan izanen da eta zuzeneko potente bat izanen delakoan gaude. Hau aitzakitzat harturik Ajariguan taldeko abeslaria den Sergio De Andres izan dugu gurean.   […]

Egun On, Auñamendi! Ruper Ordoika eta Erronkariko konexioa

Gaurko saiorako astelehenean Ruper Ordorikari egindako elkarrizketa berreskuratu dugu, bihar izanen baita kontzertua ematen Bukatzeko, Juan Pito bentara jo dugu Julian Gabasen ahotik Erronkariko azken berriak jasotzera. Izenburua: Azaroaren 19ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko