Aezkoako egunaren aurreko azken xeiak ospatuko dira asteburu honetan Ariben

Aetzek xeien azken kartutxoa erreko dute asteburu honetan Aribeko Xeiekin, hauek baitira herrietako azken xeiak. Txipateroak buru-belarri egon dira hauen antolaketan eta hiru egunetako egitarau oparoa sortu dute. Gaur gurean izan dugu Imanol Ubau aribetarra egitarauaren berri ematen. Aezkoako Egunerako entrenamendu bikaina izanen da asteburu honetakoa.   Imanol Ubau Irati Irratian:

Azoka ekologikoa Ariben izan zen igandean

Urtero lez izan zen asteburu honetan Aribeko Produktu ekologikoen Feria. Aurtengo edizioan 25 postu izan ziren ibaiertzean, baita zura lantzeko erakustaldia ere. Jende andana batu zen edizio honetan eta ostiralean aprobetxatu genuen azoka antolatu duen Patxi Antxorenarekin solasteko.   Patxi Antxorena Irati Irratian:  

Egun On, Auñamendi! Ruper Ordoika eta Erronkariko konexioa

Gaurko saiorako astelehenean Ruper Ordorikari egindako elkarrizketa berreskuratu dugu, bihar izanen baita kontzertua ematen Bukatzeko, Juan Pito bentara jo dugu Julian Gabasen ahotik Erronkariko azken berriak jasotzera. Izenburua: Azaroaren 19ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Zeiba baten azpiko istorioak

Gaurkoa Izaskun Mujika lagunarekin hasi dugu. Ostiralean dator Zeiba azpiko istorioekin, Chiapasera bidaiaraziko gaituen istorioak alegia. Ondoren, Karrape irratira jo behar genuen baina ezin izan gara Unairekin batu. Izenburua: Abuztuaren 4ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Altsasuko auziaren inguruko hitzaldi solasaldia antolatu du Auñamendiko Ernaik

Altsasuko auzia hizpide izanen dute ostiral honetan Aribeko Aezkoako Etxean. Auñamendiko Ernaik antolatuta Altsasuko auziko auziperatutako Adur Ramirez de Alda izanen dugu bertan hitzaldi-solasaldia ematen. Gazte borroka eta antolakuntzaren garrantzia azpimarratu nahi izanen dute honekin bertako kidea den Unai Irigaraik agertu digun moduan. Hitzaldia arratsaldeko 19:30etan izanen da eta lekua erreserbatzea derrigorrezkoa da 620630562 telefonoan. […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Aribeko Hotelaren zerrenda

Saio hasieran Aralar irratira jo dugu Martin Juanenarekin egotera. Bukatzeko, Italiarekin berriz konektatu dugu Aribeko Hotelak Pirinioko Soinu Bandarako eginiko zerrenda gogora ekarriz. Izenburua: Maiatzaren 19ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Eneko Villegas: “Aezkoan elkartasun eta babes handia jaso dut, eta oso eskertuta nago”

Eneko Villegas Irati irratiko esataria da eta datorren irailaren 16tik aurrera Madrilen epaitua izango da. Irailaren 10eko (asteartea) programa berezia izan da, Eneko bera izan delako gure gonbidatua elkarrizketa saioan. Elkarrizketa sakona eta hunkigarria izan da eta hemen duzue entzungai (euskaraz). >> Elkarrizketa gaztelaniaz