Udako ordutegia eta azken berriak Aurizberriko Liburutegian
Jada Mari Mar Agos udako ordutegian sartuta dugu Aurizberriko Liburutegian, atzeratutako zenbait lan egiten, ez baitago Sanferminak direla eta mugimendu handirik. Mari Mar Irati irratian:
Jada Mari Mar Agos udako ordutegian sartuta dugu Aurizberriko Liburutegian, atzeratutako zenbait lan egiten, ez baitago Sanferminak direla eta mugimendu handirik. Mari Mar Irati irratian:
Datorren ostegunean hasiko du udako ordutegia Aurizberriko Liburutegiak, hala azaldu digu Mari Mar Agosek bertako liburuzainak. Honetaz aparte liburutegiko azken berriak ekarri dizkigu baita Bertatik Bertara azken jaialdiaren inguruan solastu ere. Mari Mar Irati irratian:
Gaurkoa irakurle taldearen ikastaro bukaeraz mintzatu gara Mari mar Agos liburuzainarekin, baita hazien liburutegiaren baitan izanen diren ekimenetaz solastu ere Mari Mar Irati irratian:
Gaurko kolaborazioa ohar batekin hasi du, bihar ostirala liburutegia itxita izanen dugula adierazteko Iruñean formakuntza saio bat baitu Mari Mar Agosek. Ondoren, Bertatik Bertara proiektuaren inguruko hurrengo hitzorduak ekarri dizkigu. Mari Mar Irati irratian:
Gaur berriz ere izan dugu gurean Aurizberriko liburuzaina den Mari Mar Agos. Gaurkoan amaitu berri den euskarazko irakurle taldeaz solastu zaigu hasieran. Ondoren, hazien liburutegiaren azken ordua ekarri digu baita bertatik pasatzeko gonbitea luzatu ere. Mari Mar Irati irratian:
Hori egiten dugu bi astetan behin Mari Mar Agosen laguntzarekin. Aste hauetarako hainbat ekimen antolatu ditu baina batez ere bertako lana dauka arduratuta liburuak sailkatze bidean. Aurreratu digu ere irakurle taldea datorren apirilaren 25ean batuko dela azkenengoz ikasturte honetan. Liburuaren eguna dela eta zenbait kontu antolatu ditu ere. Mari Mar Irati irratian:
Auzperriko liburutegia Mari Mar Agosek zaindu eta elikatzen duen toki magikoa da eta bi astetan behin gurekin izan ohi da bertan izanen diren kontuetaz solasean. Gaurkoan ostiral honetan izanen den laburmetraien inguruan solastu zaigu zeinak hazien liburutegia egitasmotik datozkigun. Ez hori bakarrik, Paraiso laburmetraiaren Marina Lameiro ere izanen dugu mahai-inguru baten bueltan. Mari Mar Irati […]
Berriz itzuli gara Auzperriko Liburutegira Mari Mar Agosen ahotsetik bertako azken berriak jasotzera. Aste honetan, SETEM-en erakusketa bat izanen da liburutegian indarkeriaren ingurukoa eta ostiralean kamishibai eta tailer bat eginen dute honi lotuta. Gutxi balitz hori, datorren astean Baziren behin 8 liburutegiko bigarren emanaldia izanen dela komentatu digu baita euskarazko irakurle taldea ere. Mari Mar […]
Berriz itzuli gara Auzperriko Liburutegira Mari Mar Agosen ahotsetik bertako azken berriak jasotzeko. Gaurkoan azaldu digu zer moduz joan zen Baziren behin 8 liburutegiko lehen tailerra Munstro Arrosa ipuinaren ingurukoa. Baita ere euskarazko irakurle taldeaz solastu zaigu zeinetan 10 lagun batu ziren azken saioan. Mari Mar Irati irratian:
Gaurkoan Mari Mar Agos liburuzain maitagarria itzuli zaigu. Hasi gara Eguberrietako ordutegia bergogoratzen nahiz eta astelehentik aurrera neguko ordutegia hasiko den. Baita ere aipatu digu Baziren behin zortzi liburutegi dinamika hilabete honetan hasiko dela eta jarraipena izanen du ere euskarazko irakurle taldea. Mari Mar Irati irratian: