Munstro arrosa eta azken nobedadeak Auzperriko liburutegian

Berriz itzuli gara Auzperriko Liburutegira Mari Mar Agosen ahotsetik bertako azken berriak jasotzeko.  Gaurkoan azaldu digu zer moduz joan zen Baziren behin 8 liburutegiko lehen tailerra Munstro Arrosa ipuinaren ingurukoa. Baita ere euskarazko irakurle taldeaz solastu zaigu zeinetan 10 lagun batu ziren azken saioan. Mari Mar Irati irratian:

Eguberrietako ordutegia eta aurtengo nobedadeak

Gaurkoan Mari Mar Agos liburuzain maitagarria itzuli zaigu. Hasi gara Eguberrietako ordutegia bergogoratzen nahiz eta astelehentik aurrera neguko ordutegia hasiko den. Baita ere aipatu digu Baziren behin zortzi liburutegi dinamika hilabete honetan hasiko dela eta jarraipena izanen du ere euskarazko irakurle taldea. Mari Mar Irati irratian:

Gure amonen ahotsak, azken nobedadeak eta eguberrietako ordutegia

Gaurkoan Mari Mar Agos liburuzain maitagarria itzuli zaigu eta lehendabizi nabarmendu nahi izan du Gure Amonen ahotsa proiektua. Honen ostean liburutegiko azken nobedadeak eta eguberrietako ordutegia azaldu digu. Mari Mar Irati irratian:

Neguko ordutegia, hurrenko ekintzak eta oporrak

Gaur oporretan harrapatu dugu Mari Mar Agos gure liburuzain maitea.Gaur eta bihar jai egun hartu ditu eta urriko lehendabiziko bi asteak ere opor hartu ditu uda osoan lanean egon ostean. Astelehenean itzuliko da lanera neguko ordutegiarekin (arratsaldez). Mari Mar Irati irratian:

Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburutegia eta zerga berrien afera Naiz irratian

Gaurkoan Auzperriko liburutegira itzuli gara Mari Mar Agos liburuzainarekin egotera eta berak ekarri dizkigu liburutegiko azken berriak. Ondoren, Naiz irratitik hartutako elkarrizketa bat ekarri dugu, zerga berrien inguruan Julen Bollain ekonomilariari eginikoa. Izenburua: Abuztuaren 31ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Mi pueblo lee egitasmoaren balorazioa

Gaur berriz izan gara Mari Mar Agos gure liburuzain maitearekin. Asteburua intentsoa izan da Mi pueblo lee jaialdia artatu baitu Auzperriko herriak. Bertan Mavi Doñate idazlea izan genuen bertaratutakoekin hartu-eman estua izaten eta jende nahiko batu zela komentatu digu Mari Marrek. Mari Mar Irati irratian:

Egun On, Auñamendi! Mi pueblo lee-ren balorazioa eta Agoitzen euskarazko bi ekimen berri

Gaurko saioa bi kolaboraziorekin eman dugu. Lehenik, Auzperriko liburutegira jo dugu bertan MAri Mar Agos topatu dugularik. Berak, asteburuan izandako Mi Pueblo Lee-ren inguruko balorazioa egin digu. Ondoren, Idoia Zabaltza izan dugu Agoitzen izanen diren Mintzakide eta Irakurle taldeez mintzatzatzen. Izenburua: Abuztuaren 4ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko