Igandean jaia batekin amaituko da Aurizberriko eskolako Guraso elkarteak antolatutako Bertatik Bertara proiektua

Ikasturtean zehar elikadura burujabetzaren ideia lantzeko Bertatik Bertara proiektuaren baitan ibili dira Aurizberriko Eskolan. Guraso elkartearen ekinaldi honek hamaika tailer, hitzaldi eta ongi pasatzeko uneak eduki ditu, baita zenbait produktore eta lagunekin zubiak eraiki ere. Hasieran zituzten helburuak aise beteta Aurizberriko Hazien Liburutegia bidelagun izanik beraiek lantzeko baratze bat lortu dute ere. Proiektuari amaiera emateko, […]

Irakurle taldea eta hazien liburutegia

Gaur berriz ere izan dugu gurean Aurizberriko liburuzaina den Mari Mar Agos. Gaurkoan amaitu berri den euskarazko irakurle taldeaz solastu zaigu hasieran. Ondoren, hazien liburutegiaren azken ordua ekarri digu baita bertatik pasatzeko gonbitea luzatu ere. Mari Mar Irati irratian:

Hazien liburutegiko proiekzioak eta azken berriak

Auzperriko liburutegia Mari Mar Agosek zaindu eta elikatzen duen toki magikoa da eta bi astetan behin gurekin izan ohi da bertan izanen diren kontuetaz solasean. Gaurkoan ostiral honetan izanen den laburmetraien inguruan solastu zaigu zeinak hazien liburutegia egitasmotik datozkigun. Ez hori bakarrik, Paraiso laburmetraiaren Marina Lameiro ere izanen dugu mahai-inguru baten bueltan. Mari Mar Irati […]