Udako ordutegia eta azken nobedadeak
Gaur berriz izan gara Mari Mar Agos gure liburuzain maitearekin. Gaurkoan udako ordutegia bergogoratu digu eta udako azken nobedadeen inguruan solastu ere. Mari Mar Agos Irati irratian
Gaur berriz izan gara Mari Mar Agos gure liburuzain maitearekin. Gaurkoan udako ordutegia bergogoratu digu eta udako azken nobedadeen inguruan solastu ere. Mari Mar Agos Irati irratian
Gaurkoa Mari Mar Agos bisitatzen hasi dugu Auzperriko Liburutegian, bertako azken ordua ekar zezan. Ondoren, Erronkariko Gazta eta honen inguruan antolatutako asteburuaz mintzatu gara Amparo Viñuales lagunarekin. Bukatzeko, Josu Jimenez idazlea izan dugu Zuihitsua idazlumari jarraikiz bere azken lana aurkezten. Izenburua: Ekainaren 9ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko
Gaur berriz izan gara Mari Mar Agos gure liburuzain maitearekin. Bergogoratu egin digu ekainaren 15ean hasiko dela udako ordutegiarekin eta bide batez “Mi Pueblo lee” egitasmotik azken ordukoa komentatu digu.
Gaur berriz izan gara Mari Mar Agos gure liburuzain maitearekin. Gaurkoan irakurle taldearen balorazioa egin dugu asteartean amaitu baitziren ikasturte honetako saioak, Virginie Despentesen King Kong Teoria liburuarekin. Ondoren, ekainaren 15ean udako ordutegia hasiko dela bergogorazi digu. Mari Mar Agos Irati irratian
Saioa Aurizberriko liburutegia bisitatzen hasi dugu. Han Mari Mar Agos topatu dugu eta berarekin errepasatu dugu irakurle taldeak emandakoa. Ondoren Nafarroako Energia Trantsiziorako elkarteak bidalitako prentsaurrekoa jarri dugu, kapitalismo berdeari aurre egin eta garapen jasangarria helburu mobilizazioa deitu baitute larunbaterako. Bukatzeko, 0-3 plataformako Eider Garderen hitzak jarri ditugu ziklo honetan bizi den egoeraz jabetzeko. Izenburua: […]
Gaur bueltatu gara Auzperriko Liburutegira Mari Mar Agosekin egotera. Lehendabizi, ordutegiaren inguruko ohartarazpena egin digu, ekainaren 15ean udako ordutegia hasiko dela alegia. Bigarrenik “Mi Pueblo Lee” ekimena aurkeztu digu zeina Auzperri aukeratu duten euren ekimenetako bat egiteko. Mari Mar Agos Irati irratian
Hainbat denboraz bajan egon ostean bueltan da gure liburuzain maitatuena. Gaur aprobetxatu dugu Mari Mar Agosekin egoteko eta berak ekarri dizkigu liburutegiko azken berriak. Mari Mar Agos Irati irratian
Gaurkoa Xanti Begiristainen kolaborazioarekin hasi dugu. Auzolotsen 12. atala genuen Kea izenburupean eta berari suertatutako egoera bati egiten dio erreferentzia. Ondoren, Auzperriko liburutegira bueltatu gara Mari Mar Agosekin egotera, lanera bueltan baitugu eta azken berriak ekarri dizkigu. Bukatzeko, Naiz irratiko lagunek astebete eskas erbestetik itzulitako Nekane Txapartegiri eginiko elkarrizketa ekarri dugu zeinetan ihesa, tortura eta […]
Gaur Auzperriko Liburutegian hasi dugu saioa Mari Mar Agos-en ahotik Hazidun Liburutegiak proiektua ezagutzen. Ondoren, erabakitze eskubideaz eta Pirinioetako bidea ekimenaz solasten aritu gara Gure Esku Dago ekimeneko kidea den Jexux Olaziregirekin. Izenburua: Martxoaren 3ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko
Gaur Auzperriko liburutegira itzuli gara Mari Mar Agos liburuzain eta artzainarekin egotera. Bertatik egitasmo berri bat ekarri dugu zeina Auzperriko liburutegian izanen dugun hemendik aurrera. Hazidun liburutegiak egitasmoa litzateke Nafarroan 25 bat liburutegik parte hartuko duten ekimena izanik. Mari Mar Agos Irati irratian