Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburutegiarekin konexioa, Erronkariko Gaztaren eguna eta Josu Jimenezen Zuihitsua

Gaurkoa Mari Mar Agos bisitatzen hasi dugu Auzperriko Liburutegian, bertako azken ordua ekar zezan. Ondoren, Erronkariko Gazta eta honen inguruan antolatutako asteburuaz mintzatu gara Amparo Viñuales lagunarekin. Bukatzeko, Josu Jimenez idazlea izan dugu Zuihitsua idazlumari jarraikiz bere azken lana aurkezten. Izenburua: Ekainaren 9ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Josu Jimenezek Zuihitsua idazlumari jarraikiz bere azken obra aurkeztu digu

Kultura japoniarretik asko edandakoa dugu Josu Jimenez Maia Olaldeako bizilaguna. Azken honetan pasa den asteburuan Ziburuko disko eta liburu azokan aurkeztutako Zuihitsua, idazlumari jarraiki bere azken lanarekin etorri zaigu. Gaur, Iruñeako Karrikiri elkartean aurkeztuko du bere saiakera liburua arratsaldeko 19tan eta honengatik berarekin egoteko aukera ez dugu galdu.