Guarpenaren igargua estreinatuko dute Erronkarin bertan izandako esklabu frankisten omenez

Memoriaren Bideak lanari jarraiki eta duela 80 urte  Erronkarin esklabu frankista bezala egondako 1000 lagunekin duen zorra kitatzeko memoria gune berria irekiko dute asteburuan Erronkarin. Guarpenaren Igargua lemapean eskola zaharra eta berria batzen duen ibilbidea memoria gune bilakatu dute bertan zegoen plaka nabarmenduz eta monolito bat ezarriz. Honi bide emateko egitarau oparoa antolatu dute Erronkariko […]

Erronkarin burutuko dira XXII. Pirinioetako Emakumeen Topaketak

Elkartasunetik Sororitatea, emakumeen aliantza sororitatea eraikitzen lemapean emanen dira Laurentxi , Gure Aizpea, Xaiki eta Gaztelu emakume elkarteek antolatutako Pirinioetako Emakumeen XXII. Topaketak. Hauek sororitatea izanen dute gai nagusia eta Erronkarin burutuko dira urriaren 28an. Hau guztiaz solastu gara Gaztelu Elkarteko Amparo Viñuales Gale lagunarekin.     Amapro Viñuales Gale Irati Irratian:

Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburutegiarekin konexioa, Erronkariko Gaztaren eguna eta Josu Jimenezen Zuihitsua

Gaurkoa Mari Mar Agos bisitatzen hasi dugu Auzperriko Liburutegian, bertako azken ordua ekar zezan. Ondoren, Erronkariko Gazta eta honen inguruan antolatutako asteburuaz mintzatu gara Amparo Viñuales lagunarekin. Bukatzeko, Josu Jimenez idazlea izan dugu Zuihitsua idazlumari jarraikiz bere azken lana aurkezten. Izenburua: Ekainaren 9ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Erronkariko gaztaren egun handia asteburu honetan izanen da

Bi urteren etenaren ondoren hemen dugu berriz ere Erronkariko Gaztaren Eguna. Erronkari mapetan kokatzen duen zigilu edo produktu honek hiru egunetako egitaraua izanen duen eguna izanen du. Honen inguruan Erronkariko udaleko Amparo Viñuales izan dugu solasean.   Egunaren programazioa