Egun On, Auñamendi! Neurri berrien inguruko hausnarketa

Asteartean eman zuen aditzera Nafar Gobernuak Nafarroaren konfinamendu perimetrala eta ostalaritzaren itxiera agindua. Honek hautsak harrotu ditu eta honetaz solasteko Ibarraetxea tabernako Maite Maisterra eta Juan Pito bentako Julian Gabas izan ditugu gurean. Honen inguruan, hainbat entzulek euren iritzia ere plazaratu digute. Izenburua: Urriaren 23ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Gu Pirinioaren aurkezpena

Hiru urte pasa dira Pirinioarendako 5 minutu eskatzen ibili ginela. Ezkeroztik lan handia egin da eta egiteke dago. Horren bidean Nafar Gobernuak, Pirinioko Mahaiak eta bertako kolektiboek Gu Pirinioa ekimena jarri dute abian. Gaurkoan, honen aurkezpena ekarri dizuegu oraindik lan asko geratzen zaigula ikusirik. Aurkezpena Irati irratian