Izurriari aurre hartzeko maskarilla sarea

Covid 19ak gauza asko alda ditzazke. Horietariko bat da maskarillak eraman behar izatea eta horretarako lanean jarri dira Auñamendin 80 lagun. 3 aste daramate lanean eta hor daude buru belarri jada beraien helburua lortzeke. Horretaz solasteko sare honen koordinatzaileetako bat den Blanca Carballorekin izan gara. Berak aipatu digunez oso erantzun ona egon da, nahiz eta […]

Erroibarren hartutako neurriak koronabirusari aurre egiteko

Egoera berezian gaude eta egoera berezi honek erantzunak behar ditu. Hori dela eta, aurreko ostegunean Erroibarko udala ez-ohiko neurriak hartu zituen Covid19aren pandemia gelditzeko. Neurri horietaz solasteko Joseba Martinez izan dugu, berak azaldu digu nolatan heldu diren erabaki horiek hartzera. . Joseba Martinez Irati irratian

Egun on, Auñamendi! Erroibarko neurriak Covid-19rako eta Zerrajeroinako kantu zerrenda

Gaur Erroibarren hasi dugu saioa. Covid-19 delakoaren inguruan udalak eta gobernuak hainbat irizpide adostu ditu eta horien berri Joseba Martinezek eman digu. Ondoren 10 kantuen erronka hasi dugu, Garraldan, Zerrajeroinatik Iratxek eta Angelinesek euren kantuen zerrenda bideratu baitziguten. Esker mila lagunak! Izenburua: Martxoaren 16ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko