Egun On, Auñamendi! Narratiba komunitarioko pantoumak, Karrape irratia eta Agoitzeko Oroimen historikoko zikloa

Gaurkoa Narratiba komunitarioko ikastaroan sortutako bi olerki eduki ditugu, “Zergatik idatzi nahi diozu Pirinioari?” galdera erantzunez Ainhoa Elizaldek eta Josu Jimenezek sortutako lanak eduki baititugu. Ondoren, Leitzara jo dugu, oporretatik bueltan baita Karrape irratiko Unai Zabaleta. Berarekin batera errepasatu ditugu leitzaldeko kontuak. Bukatzeko, Agoitzen izan gara Joseba Coreraren eskutik bertan burutzen ari den Oroimen historikoko […]

Egun On, Auñamendi! AEK-ko matrikulazioa eta Bizidekarra, Narratiba komunitarioko bi lan eta Erronkariko konexioa

Gaurkoa Etxabarrengoa bisitatzen hasi dugu AEK-ak matrikulazio kanpaina abian jarri baitu. Ana Kolomorekin solastu gara eta berak azaldu dizkigu kanpainaren nondik norakoak, baita AEKren Bizidekarra egun hauetan zonaldean izanen dugula aurreratu ere. Ondoren, narratiba komunitarioko ikastaroan sortutako bi lan ekarri ditugu Josu Jimenezen “Ni hemengoa naiz” eta Ainhoa Elizalderen “Bakardade hautatua ez da bakardade“. Bukatzeko, […]

Egun On, Auñamendi! Otapurren Mintzoa, Bakardade hautatua ez da bakardade eta Iraultza Txikien Akanpada Naiz irratian

Gaurkoa Narratiba Komunitarioko tailerretik ateratako bi lan ekarri ditugu, Eneko Villegas Amezketaren Otapurren Mintzoa eta Ainhoa Elizalde Ojerren Bakardade hautatua ez da bakardade. Bukatzeko, Naiz irratiak Gorka Nobalesi Iraultza Txikien Akanpada ren inguruan eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Izenburua: Abuztuaren 25eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Narratiba komunitarioaz Kati Leatxerekin

Udako formakuntza saioak aurkeztu zizkigu Oihane Ordoñezek Gupirinioa taldearen izenean. Halere, gaurkoan, Narratiba Komunitarioa deritzon ikastaroan zentratu gara Karekin Kulturako Kati Leatxerekin batera, bera izango baita ikastaroa emanen duena. Berak azaldu digu zertan izanen den ikastaroa eta baita parte hartzera animatu ere. Izena emateko hemen duzue aukera: Gupirinioa-Izen ematea   Kati Leatxe Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Nafarroako Margaritaren Heptamerona, Donostiako Hondalea eta narratiba komunitarioa

Gaurkoa Nafarroako Margarita , erregina izandakoaren Heptamerona ezagutzen hasi dugu saioa Josu Jimenezen eskutik. Ondoren Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin jarraitu dugu. Gaurkoan Donostiako Hondalearen inguruko hausnarketa bat ekarri digu.  Bukatzeko, Karekin Kulturako Kati Leatxerekin aritu gara narratiba komunitarioaz solasten. Izenburua: Uztailaren 15eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko