Euskaraldia prestatzeko makinaria martxan

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izanen da Euskaraldia. Euskararen erabilera eta ohiturak aldatzeko ariketa kolektiboa. Hori prestatzeko gaur arratsaldeko 19tan Etxabarrengoan batzar irekia deitu da batez ere bi aste horietan egonen dena. Honi buruz solastu zaigu Idoia Zabaltza euskara teknikaria.     Idoia Zabaltza Irati Irratian:  

Berritasunez beteta dator Auñamendiko bigarren antzerki zikloa

Ekainaren 4an hasiko da aurtengo bigarren Auñamendiko Antzerki Zikloa. 5 emankizun izanen dira osotara eta larunbat honetan izanen du lehen hitzordua ZuBi emankizunarekin. Ez hori bakarrik, egun osoko egitaraua betetzeko emankizunen goizetan Ibilaldi zikloa antolatu dute. Bost emankizunetarako bonuak atera dituzte, guztietara joan zaitezke 25 euro ordainduta. Lehendabiziko lau emankizunak Auritzeko Kultur etxean izanen dira […]

Egun On, Auñamendi! AEK-ko matrikulazioa eta Bizidekarra, Narratiba komunitarioko bi lan eta Erronkariko konexioa

Gaurkoa Etxabarrengoa bisitatzen hasi dugu AEK-ak matrikulazio kanpaina abian jarri baitu. Ana Kolomorekin solastu gara eta berak azaldu dizkigu kanpainaren nondik norakoak, baita AEKren Bizidekarra egun hauetan zonaldean izanen dugula aurreratu ere. Ondoren, narratiba komunitarioko ikastaroan sortutako bi lan ekarri ditugu Josu Jimenezen “Ni hemengoa naiz” eta Ainhoa Elizalderen “Bakardade hautatua ez da bakardade“. Bukatzeko, […]

Korrikarik ez baina AEK eta euskarari BULTZA emateko unea iritsi da

Egunotan Korrikak gure herri eta bailarak zeharkatu beharko zituen, baina pandemia dela eta ezin da egitasmo erraldoi hau aurrera eraman, horrek suposatzen duenarekin. Euskararen aldeko ekimen honek gure hizkuntzaren presentzia ahalbidetzeaz aparte AEK-ko euskaltegien sustengurako baliabideak eman ohi ditu. Urte zaila izan da euskaltegietan baina hala ere ez dute amore eman Ana Kolomok adierazi digun […]

Egun On, Auñamendi! Ama eta elurtea eta Bultza AEK dinamika

Gaurkoa Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Oraingo honetan Manexen 58. istorioa kontatu digu, Ama eta elurtea izenburua duena. Ondoren, Etxabarrengoara jo dugu Ana Kolomorekin egotera, zeinak igandeko Bultza AEK ekimena aurkeztu digun. Izenburua: Martxoaren 25eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

AEKn izen ematea zabali dago 20-21 kurtsorako

AEK-ako irakasle batek bik beste balio du izenburupean jarri zuten martxan matrikulazio kanpaina Euskal Herriko AEK-ko euskaltegietan. Honen inguruan elekatzeko Izaskun Zabaltzarekin hitz egitera joan gara eta berak azaldu dizkigu zeintzuk dira euskara ikasteko ditugun aukerak. Bihar 17.00etan eta 18:00etan informazio bilkurak eginen dituzte Etxabarrengoan. Izaskun Zabaltza Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, AEK-ko aurrematrikulazioa eta Covid-19a gartzelan

Gaurkoa, Aralar irratia bisitatzen hasi dugu eta bertatik Martin Juanena aritu zaigu kronika pasatzen. Ondoren, Etxabarrengoara jo dugu, AEKako aurre-matrikulazio kanpainaz solastera Izaskun Zabaltzarekin. Bukatzeko, Naiz irratiak Aitziber Coello preso ohiari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera espetxe barneko errealitatea ezagutzeko. Izenburua: Ekainaren 2ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Pirinioan lan eta bizi ekimenak batzar irekia deitu du Garraldan

Batzar irekia deitu dute gaurko Garraldako Etxabarrengoa elkartean, eta orain artekoa aztertu, neguan egin beharreko Azoka antolatzen hasi eta ekimen berriei ekiteko aldartea hartuko dute Pirinioan lan eta bizi ekimenekoek. Ainara Ekisoain mintzatu da gaurko bilkuraz Irati irratian.