Egunon Auñamendi! Pirinioa zuritu du elurrak

Lehen elurtea Auñamendietan, gure ibarretan. Zuri zuri esnatu gara gaur. Eta elurrak, polita izan arren arazoak ere sortzen ditu bazterretan. Aziendak bildu behar, mendietako kabalak, errepide bazterretan arazoak, zuhaitz eroriak…. eta beste. Argazkiak igorri dizkigute entzuleek, ibar ezberdinetakoak. Mila esker guztioi. Elurra pirinioetan, irratsaio berezia