Larunbat honetan ofizialki irekiko ditu ateak Orbaitzetako Olan kokatuta dagoen Kultur Olak irekiera ekitaldi bat medio

Garaian Arma Ola zenak Kultur, sorkuntza, natura eta ondareari bideratuko zaio. Honen baitako jauregia hainbat denboraz atontzen eta konpontzen egon ostean Kultur Ola bilakatu du Aezkoako Batzarre Nagusiak. Bide honi apirilean hasiera eman bazitzaion ere ofizialki hasiera emanen zaio larunbat honetako ekitaldiarekin. Bertan partaide eta gonbidatu ugari izanen dira eta modu sortzailean erakutsiko dute zertan […]

EAEko hauteskundeak Patxi Gaztelumendirekin

Atzo izan ziren Euskal Autonomi Erkidegoko parlamenturako hauteskundeak. Osasun krisiaren erdian ezarrita eta neurri guztiak hartuta aurrera eraman izan ahal izan zituzten bozak. Hainbat datu esanguratsu utzi zizkigun egunak. EAJ-ak irabazi zituen hauteskundeak 50000 bozka inguru galduta bada ere. Beste datu esanguratsua abstentzioa litzateke,%58koa izan baitzen. Datu guzti hauek eta gehiago ekarri dizkigu Patxi Gaztelumendi […]

Egun On, Auñamendi! EAEko hauteskundeak Patxi Gaztelumendirekin eta Zero Zabor uretan

Astelehena eta hauteskunde osteko biharamuna Euskal Autonomi Erkidegoan. Horra begira jarri gara eta Patxi Gaztelumendi lagunarekin egin diogu errepasoa atzokoak emandakoari. Ondoren, Naiz irratiko lagunek Izaskun Suberbiolari eginiko elkarrizketa ekarri dugu, Zero Zabor uretan ekimenaren berri jasotzera. Izenburua: Uztailaren 13ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Euskal selekzioen alde GU ERE BAI!

40 urte betetzen dira lehen euskaldunak munduko sabaia, Everestako gaina, lehen aldiz zapaldu zuela. Horren harira asteburu honetan Gu Ere Bai dinamikak #IkurrinaMendian egitasmoa jarri dut martxan. Horretaz elekatzeko aspaldiko laguna den Patxi Gaztelumendirekin batu gara, berak maisuki argitu dizkigularik genituen zalantza denak. Duela 40 urte herri oso bat egon bazen Everesteko gainan asteburu honetan […]

Egun On, Auñamendi! Gu Ere Bai dinamika, Manex eta katuzarra eta Bolante baten istorioa

Gaur Larrabetzura jo dugu duela gutxi gurean ibilitako Patxi Gaztelumendi lagunarekin egotera, Gu Ere Bai dinamika ezagutzeko. Ondoren Xanti Begiristain Madotz izan dugu bere kolaborazioarekin. Gaurkoan Manexen kontu berri bat ekarri digu Manex eta Katuzarra izenburupean. Bukatzeko Hala Bedi irratikoek Naparraren desagerpenaren inguruko dokumentalaren zuzendaria den Iñaki Alforjari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera Izenburua: Maiatzaren […]