Zirujaua eta Artzaina liburuaren idazlea den Meg Ostrumi omenaldia eginen zaio asteburuan

Faxismoaren aurkako borrokan ihes egiten laguntzeko sarea du oinarri liburua zeina Iratitik barna ehundaka lagun ihes egitea ahalbidetu zuen. Iparraldera eginiko bidai batean ezagutu zuen Meg Ostrumek sare honen berri izatea eta ondoren bertan agertzen de Monsieur Peirot ezagutu zuen. Berak kontatutakoetatik eleberri bat sortu zuen asko baitzegoen bertan azaltzeko. Bertan agertzen da Manex Sarotxar ere estuki lagundu zuena lan honetan. Zirujaua eta Artzaina zenbait hizkuntzatan lor dezakegu azkenengoz Katakrakek gaztelerara ekarria zeinetan arrakasta nabarmena izan zuen. Hainbat lagunen elkarlanaren bitartez lortu zen Meg Ostrum gurera ekartzea eta asteartetik dabil Euskal Herrian. Asteburuan Iratin barna izanen dugu Zaraitzuko eta Aezkoako ibarrak gonbidatuta eta Katakrak, Otsagiko Natur Interpretazio Zentroa eta Aezkoako Kultur Olaren laguntzarekin. Hau ahalbidetu duen pertsona batekin izan gara gaia jorratzen, Patxi Gaztelumendirekin alegia.

 

 

Patxi Gaztelumendi Irati Irratian

Iruzkindu