Egun On, Auñamendi! Pirinioetako emakumeen topaketak eta Karrape irratia

Gaurkoan Pirimakume emakume sareak antolatutako topaketak izan dugu mintzagai. Honetaz solasteko Cristina Saura izan dugu gurean eta berarekin batera errepasatu ditugu topaketetako nondik norakoak. Bukatzeko, Karrape irratira egin dugu bisita, Unai Zabaleta lagunaren ahotik Leitzaldeko kronika jasotzeko. Izenburua: Ekainaren 9ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko kontzentrazioa deitu dute Ariben

Gaur izanen da deialdia, arratsaldeko 17:30, Pirinioko emakume sareak eta Gure Aizpeak antolatuta, gaur baita emakumearen kontrako indarkeriaren kontrako eguna. Honen inguruan luze eta zabal aritu gara Gure Aizpea elkarteko Paloma Sarasola Etxarterekin. Pirinioko emakumeen sarea tresna garrantzitsua dela aitortu digu non emakume ezberdinek lanean diharduten euren aldarriak lantzeko. Paloma Sarasola Irati irratian