Maria Moliner saria, sexu indarkeria eta oporraldia

Gaur Mari Mar Agos liburuzainarekin izan gara. Lehendabizi zoriondu behar izan dugu, beste behin ere Maria Moliner saria eskuratu baitu berak aurkeztutako proiektu batek. Ez hori bakarrik, aipatu digu sexu indarkeriaren aurkako eguna dela eta txoko berezi bat sortu duela liburutegian. Hurrengo bi asteetan liburutegia itxita egonen dela abisatuz amaitu dugu gaurkoa. Marimar liburuzaina Irati […]

Egun On, Auñamendi! Emakumearen kontrako indarkeriaren aurkako eguna eta Karrape irratia

Gaurko saio hasieran, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletaren ahotsetik bertako kronika jasotzeko. Gaurkoan azaroaren 25a izanda eta Ariben arratsaldean mobilizazioa egonik Gure Aizpea elkarteko Paloma Sarasola Etxarterekin izan gara. Izenburua: Azaroaren 25eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko kontzentrazioa deitu dute Ariben

Gaur izanen da deialdia, arratsaldeko 17:30, Pirinioko emakume sareak eta Gure Aizpeak antolatuta, gaur baita emakumearen kontrako indarkeriaren kontrako eguna. Honen inguruan luze eta zabal aritu gara Gure Aizpea elkarteko Paloma Sarasola Etxarterekin. Pirinioko emakumeen sarea tresna garrantzitsua dela aitortu digu non emakume ezberdinek lanean diharduten euren aldarriak lantzeko. Paloma Sarasola Irati irratian

Genero indarkeria antzemateko ikastaroa abian jarri dute Auñamendi mankomunitatetik

Datorren azaroaren 23an eta abenduaren 4an ekinen diote ikastaro berri bati. Genero indarkeriaz eta hau bera nola antzeman dezakegun ezagutzeko tresnak emanen dizkigunak. Ikastaroa Auñamendi Mankomunitateak jarri du abian eta bertako kidea den Leire Remirorekin izan gara guzti honetaz solasten. Leire Remiro Irati irratian

Trapalan antzerki konpainia ezagutzen

Horrela ibili gara bertako kidea den Ariane Irure Alvarez lagunarekin, Trapalan antzerki konpainia ezagutzen. 13 urte daramatzate euren pasioa den antzerkia egiten, plazaz plaza, areto txikietan antzezten eta publikoarekin gertutasuna sentitzen. Urte guzti hauetan zehar hainbat lan egin dituzte beste hainbeste egilerekin, baina konstante bat izan da kritika soziala eta politikoa euren jardunean, Arianek adierazi […]

Sexu indarkeria eta berdintasuna lantzen

Hautu hori hartu du Auñamendi Gizarte Zerbitzuetako mankomunitateko hezitzaileak. Berarekin , Amaia Ubaurekin, hitz egin dugu antolatu berri dituen bi tailerren inguruan, Lehena sexuz banandutako sentsibilizazio tailerra bat dugu maskulinitate berrien inguruan mutilengan eta indarkeria atzemateko tailerra emakumeengan. Beste tailerra sexu indarkeriari nola aurre egiten zaion irakatsiko diete gazte eta ostalaritzako langileei. Amaia Irati irratian, […]