Egun on, Auñamendi! Aralar irratiko kronika, Etxerat elkartea eta dispertsioa Xochitl-ekin eta Margarita Salas

Lekunberrin eman diogu hasiera astearte eguzkitsu honi. Han Martin Juanena izan dugu Aralar irratiko kronika pasatzen. Ondoren Aralar mendia zeharkatu eta Etxarrin Etxerat elkarteko Xochitl Karasatorrerekin jarri dugu hitzordua, “Gutun mezulariak” ekimenaz eta dispertsioaz solasteko. Bukatzeko zientziari egin diogu lekua eta Elhuyar Fundazioko Quark saioa luzatu dugu, Margarita Salas zientzialaria hizketagai zuena alegia. Izenburua: Azaroaren […]

Egunon Auñamendi! Erraiak dokumentala eta irrintziak Mezkiritzen

Aralar irratian, Martin Juanenarekin hasi dugu eguna, bertako kirol emaitzak eta San Miguel eguneko jaigiroko zapore ona ekarri du gurera irrati esatariak. Quark zientziari buruzko saioan emakume kirolariei buruzko azalpenak eman dizkigute eta Irati Irratian Erraiak dokumentala egin duen zuzendariari egindako elkarrizketa entzun dugu ondoren, asteburu honetan Mezkiritzen egingo dute proiekzioa. Izenburua: Urriaren 1eko saioa […]

Egunon Auñamendi! Elkartasun mezu bat Eneko Villegas Irati irratiko esatariari

Gaurkoan, asteartero bezala, saioa Aralar irratia bisitatzen hasi dugu. Hantxe izan dugu Martin Juanena bere kronika pasatzen. Ondoren Elhuyar fundazioko Quark saioa izan dugu. Gaurkoa saio berezia izan da, Eneko Villegas Irati irratiko kidea elkarrizketatu du Patxi Gaztelumendi esatari heldu berriak. Dakizuenez, Eneko astelehenetik aurrera Madrilen epaituko dute 11/13 makrosumarioan. Aezkoan, Atarrabian eta Euskal Herrian […]