Burutu dugu Irati irratiko zozketa
Hauek dira saritutako zenbakiak
Hauek dira saritutako zenbakiak
Egoera berrira ohitzen goazen heinean Irati irratiko lagunak inkesta bat helarazi dugu jendearen iritzia jasotzeko. Inkesta irekia da hau eta jada hainbat lagunek ekin diote erantzuteari. Zuekin eta zuen iritziekin indartsuago egingo gara! Inkesta erantzuteko: https://labur.eus/gVG45
Gaurkoan izan gara zozketa burutzen, Manex, Iratxe , Imanol eta laurok. Goiz pasa ederra egin dugu zortea banatzen. Azken uneko sari bat gehitu dugu ere, Eskola tabernan bi lagunendako bazkaria. 18 sari atera dira guztira. Zorionak irabazleei eta gure esker ona kolaboratzaileei!
Urtero legez, badator Irati irratiko zozketa, erosi zure boletoa eta urtarrilaren 13an eginen dugun saioa erne jarraitu! Boletoak ohiko lekuetan eta Irati irratiko lagunek izanen dituzte salgai. Animo! 17 sari dituzue esperoan!
Albisteak eta aroaren gorabeherak jaso ondoren, Irulegi irratiko kronika aditu dugu gurean. Musikarekin, Hazparnerako bidea hartu dugu Behe Nafarroatik. Zinegin festibaleko Matiu Bordato izan da Irati irratian. Hazparneko Ttattola gaztetxeaz ere mintzatu gara, tartean. Itzuleran, Auñamendi pilota elkarteko Aitor Zazpek asteburuko partidak aipatu dizkigu eta Idoia Zabalzarekin 2020ko azaro eta abenduan burutuko den Euskaraldia hartu […]
Bertsoaren harria liburuan Euskal Herrian, plaza ezberdinetan dauden bertsolarien 21 eskultura aurkezten dizkigu Koldo Izagirrek. Aurreko astean hitzaldia eskaini zuen Iruñean, Bertso aroan. Aldamenean izan zituen Aimar Karrika eta Maddalen Arzallus bertsolariak. Irati irratian Luzaideko Juan Etxamendi Bordel bertsolariari buruz aritu da idazlea. Koldo Izagirre Irati irratian
Azaroaren 10eko hauteskundeak aztertu ditugu, herriz herri, Pirinio osoan. Auritzen Unai Irigarairen iritzia jaso dugu, eta Joseba Martinezek ere igorri digu Erroibarreko balorazioa. Euskalerria irratiko Lohitzune Amatriak aukera eman digu Nafarroako emaitzak aztertzeko eta bigarren orduan PSNko Ainhoa Unzu erronkariarrarekin mintzatu gara. EH Bilduk Madrilen izango duen ordezkaria, Bel Pozueta ere Irati irratian mintzatu da, […]
Xanti Begiristain ohiko laguna da irratian. Manexen istorioak ekartzen dizkigu hamabostean behin. 40. istorio honetan Manex eta iltzearena kontatu digu Iruñetik Xantik. Xanti Begiristain Irati irratian.
Emakumeen ahotsa bilakatu da gaur Irati irratia. Abaurregainako Hilarrien museoak ingurugiro saria jasoko du datorren urriaren 29an Madrilen, eta museoari buruz mintzatu zaigu Naiara. Aurizberriko liburuzainak ere kontu ugari ditu kontatzeko, tartean herriaren sorreraren 750 urteurrenaren karietara antolatutako ekitaldiak. Pirinioetako ponentzia Nafarroako parlamentuanBakartxo Ruiz EH Bilduko parlamentaria ere Irati irratian izan da, eta Pirinioetako ponentziaren […]
Aralar irratiko Martin Juanenak egunan jarri gaitu Lekunberrik festetarako gonbitea eginez. Aizkolariak, herri kirolariak eta pilotari ezagunak arituko dira bertan. Eskualdeko berriak eman eta bertara joateko gogoa piztu zaigu. Huarte arte zentroko Oskia Abarzuzak berriz Agoitzen ireki berri den Uholdeak – mahaian arte erakusketaren berri eman digu irratian. Quark zientzia dibulgazio saioa ere izan dugu […]