Egun On, Auñamendi! Pirimakume, Ekomerkatua eta Erronkariko konexioa

Gaurko saioan online bidezko elkarrizketa bikoitza estreinatu dugu Pirimakume asanbladaz solasteko Leire Remiro eta Silvia Calvorekin. Ondoren, NNPEK-ko Ekomerkatua ezagutzera joan gara Kattalin Barberrek lagunduta. Bukatzeko Juan Pito bentako Julian Gabasen laguntzarekin jaso ditugu Erronkaribarko berriak. Izenburua: Otsailaren 5eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Emakumeen topagune eta feminismoa ardatz duen asanblada da Pirimakume

Urteak zeramatzaten Pirinioetako emakumeak elkarguneak sortzen Pirinioko emakumeen topaketen harira. Hortik tiraka elkartze hori betikotzearen beharra ikusi zuten eta sarea bilakatu ziren. Sustrato horretatik sortu zen Pirimakume eta pasa den astean burutu zen asanblada. Bertan etorkizuneko erronkak zein formakuntzak adostu zituzten bertaratu eta bilkura online jarraitu zuten emakumeak. Honen inguruan Pirimakumeko Silvia Calvo eta Leire […]

Pirinio bizi eta teknologikoa ezbaian

Txantxalan elkarteko lagunek urtero antolatzen dituzte euren topaketak. Pirinioan ditugun arazoei aurre egiteko irtenbideak bilatzen ohi dira gai baten inguruan. Aurten teknologia berriengan jarri dute arreta, teknologiak eta bere erabilpenak sor ditzaketen onurengan alegia. Horretaz hitz egiteko Silvia Calvo izan dugu Irati irratian. Jardunaldien nondik norakoak azaldu eta gonbidapen zuzena egin digu, eta noski gu […]