Makro-proiektuen azken berriak Sustrai Erakuntzarekin

Badira zenbait proiektu azken aldian albiste izan direnak. Horietariko zenbait AHT-a, Esako handitzea, Eolikoen afera, Muga Ustiategia,…Proiektu hauen inguruan erne dabiltza Sustrai Erakuntzako kideak eta gaur aprobetxatu dugu Pablo Lorente gurean zela proiektu desberdinen inguruko azken gertakariak errepasatzeko. Informazio gehiago: Sutrai Erakuntza Pablo Lorente Irati irratian.

Egun On, Auñamendi! Nafarroako makro-proiektuak eta ERA guraso euskaldunen tartea

Gaurko saioa Sustrai Erakuntzako kidea den Pablo Lorenterekin hasi dugu. Nafarroan pil-pilean diren hainbat makro-proiektuen azken berriak errepasatu ditugu bere laguntzarekin. Bukatzeko, Idoia Zabaltzarekin izan gara Era Nafarroak sortutako guraso eskolaren inguruan solasten. Izenburua: Azaroaren 12ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Energiaren kudeaketa eta Izan Bidea tontorretara!

Gaurko saioan bolo-bolo dabilen kontu batekin hasi dugu. Sustrai Erakuntzako Martin Zelaiarekin izan gara Parke Eolikoen kontua lantzen, antza denez hainbat proiektu daude mahai-gainean eta. Ondoren, Sare Herritarrako Inaxio Oiartzabalekin izan gara urriaren 3an deialdia luzatu baitute preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde 650 tontor igotzeko. Izenburua: Uztailaren 30eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen […]

Gizartearen energiaren erabileraren desazkundea eta alternatiben erabilpena beharrezkoa dugu

Azken aste hauetan hainbat tokitan izan dugu gure hurrengo gonbidatua parke eolikoen inguruko hausnarketa saioak gidatzen.Sustrai Erakuntzako Martin Zelaia izan dugu zer dela eta antolatu diren hausnarketa saio hauek argitzen. Badira hainbat proiektu aurrera eramaten ari direnak eta horrek kostu handia ekarriko liguke. Berarekin batera ikertu dugu zer nolako garapea duten proiektu hauek eta zer […]