Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Asteartea izanik Aralar irratia bisitatzen hasi dugu eguna. Bertan Martin Juanena eduki dugu bertako berriak pasatzen. Ondoren, Nafarroako Bertsolari Txapelketaren nondik norakoak ezagutu ditugu Nafarroako Bertsozale elkarteko kidea den Ander Perezen eskutik. Izenburua: Irailaren 14ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Bueltan da Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Pandemia dela eta kultur arloan hainbat ekimen bertan behera edo atzeratu behar izan ziren. Horietako bat Nafarroako Bertsolari Txapelketa izan zen, baina egoerak hobera egin duenez indar-berriturik dator. 24 bertsolarik hartuko dute parte 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa honetan zeina jada aurre-kanporaketa zenbait bizi izan dituen. Nafarroako geografia zeharkatuko dute bertso doinuek urriaren 2an Izabatik hasita […]

Unai Laso bikain ari da 4 eta 1/2ko txapelketan eta Irati irratira gonbidatu dugu

Elezkano eta Artolaren kontrako partidak irabazi eta gero Irati irratian gurekin mintzatu da Unai Laso Bizkarretako pilotaria. Pozik dago egindako lanarekin, bere buruarekin pozik eta partida hauetan erakutsitako konfidantzarekin. Berdin aritu nahi du hurrengo larunbatean Joseba Ezkurdiaren kontra ere. Unai Laso Irati irratian.