Bizkarretako txapeldun handiarekin solasaldia

Txapela jantzita eta oporretatik itzulita Bizkarretako aurrelaria den Unai Lasorekin izan gara gaurkoan. Urtebete pasa da afizionatutan ari zela jolasten eta jada lehen mailako eskuz banakako txapela jantzi du, profesionaletan dauden final guztiak jokatuta gainera. Urte oparoa izan da berarentzat, lan izugarria egin du honaino iristeko eta bide zail honetan bere ondoan izandakoak eduki ditu […]

Frontoiaren mendeurrena ospatuko dute larunbatean Orbaitzetan

2022. urte honetan 100 urte betetzen dira Orbaitzetako frontoia eraiki zenetik. Mendeurrena ospatzeko larunbatean zenbait ekimen antolatu dituzte Orbaitzetan. Goizean zehar Lohizune Amatriak prestatutako erakusketa bat ipiniko da, mendeurren honek eman duenarekin. Ondoren, frontoia izanik Pilota partiduak ez dira faltako. Honen inguruan, Lohizune Amatriarekin solastu gara gaurkoan.  

Euskal Pilotaren historia harrigarria ezagutzen Santiago Lesmesen eskutik

Urtarrilaren 4ean etorriko zaigu Garaioara bere “La increible historia de la pelota vasca” liburua aurkeztera, zeinetan Pasaka erakustaldia eginen duten ere. Euskal Pilotaren inguruko historia barnebiltzen duen 368 orrialdeko lan mamitsua egindakoa dugu Santiago Lesmes eta berarekin batera aritu gara bere lanaren inguruan solasean. Liburua liburudendetan salgai dago jadanik 24€ prezioan eta 3 urteko lanaren […]

Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburutegia, pilotarien egoera eta sarean euskaraz egitasmoa

Gaurko saioan Auzperriko liburutegian izan gara Mari Mar Agosen eskutik bertako nobedadeak ezagutzen. Gaurkoan sortzear den Irakurle taldeaz aritu gara. Ondoren, Naiz irratikoek Mikel Larunbe pilotarien ordezkariari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Bukatzeko, Idoia Zabaltzarekin izan gara Sarean euskaraz ikastaroaz eta Euskaraldiaz elekatzen. Izenburua: Urriaren 15eko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egunon Auñamendi! Irulegi irratiko albisteak, Hazparneko Zinegin film euskaldunen festibala eta Euskaraldia

Albisteak eta aroaren gorabeherak jaso ondoren, Irulegi irratiko kronika aditu dugu gurean. Musikarekin, Hazparnerako bidea hartu dugu Behe Nafarroatik. Zinegin festibaleko Matiu Bordato izan da Irati irratian. Hazparneko Ttattola gaztetxeaz ere mintzatu gara, tartean. Itzuleran, Auñamendi pilota elkarteko Aitor Zazpek asteburuko partidak aipatu dizkigu eta Idoia Zabalzarekin 2020ko azaro eta abenduan burutuko den Euskaraldia hartu […]

Egunon Auñamendi! Iker Vicente txapeldun, Unai Laso semifinaletan eta Osasuna irabazten

Zorionekoak gara astelehenez Irati irratian. Aritz Ganboa artzaiak bere erronka bete du aste buruan -Sakanatik Izabara korrika-, Iker Vicente Euskal Herriko txapeldun aizkoran, Unai Laso lauterdiko semifinaletan eta Osasuna zortzigarren postuan ligan. Euskalerria irratia eta Xorroxin gaur Irati irratian, eta Iker Vicente bera ere elkarrizketatu dugu. Izenburua: Urriaren 28ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen […]

Unai Laso bikain ari da 4 eta 1/2ko txapelketan eta Irati irratira gonbidatu dugu

Elezkano eta Artolaren kontrako partidak irabazi eta gero Irati irratian gurekin mintzatu da Unai Laso Bizkarretako pilotaria. Pozik dago egindako lanarekin, bere buruarekin pozik eta partida hauetan erakutsitako konfidantzarekin. Berdin aritu nahi du hurrengo larunbatean Joseba Ezkurdiaren kontra ere. Unai Laso Irati irratian.