Egun On, Auñamendi! Nafarroako Torturatuen Sareak abiatutako kanpaina eta Karrape irratia

Tortura eta estatu bortizkeria jasan dutenen errolda burutzeko kanpaina abiarazi dute Nafarroako Torturatuen Sareak eta aprobetxatu dugu Jorge Txokarro Txibirekin honetaz solasteko. Bukatzeko, Karrape irratira joan gara Unai Zabaletaren ahotsetik bertako kronika jasotzera. Izenburua: Abenduaren 15eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Estatu bortizkeria eta torturak jasan dituzten pertsonen errolda abian

Pasa den larunbatean Nafarroako Torturatuen Sareak agerraldia burutu zuen Iruñeko Zabaldi gunean. Bertan Egiari Zor fundazioak lagun beraien hurrengo pausuen berri eman zuten. Torturaren eta estatu bortizkeriaren argazki erreal bat egiteko bidean lanean jarriko zirela aldarrikatu zuten. Gaur honen inguruan bertako kidea den Jorge Txokarro Txibirekin izan gara solasean.     Jorge Txokarro Irati irratian

Tortura iker dadin exijituko dute larunbatean

Gaur Nafarroako Torturatuen Sareko kide den Jorge Txokarro “Txibi” jaurrietarra izan dugu gurean. Larunbat honetan Baluartetik irtengo den manifestazioa dela eta izan gara berarekin baina ez hori bakarrik bere tortura testigantza jaso dugu gurean, oraindik ere pairatzen baititu torturen ondorena. Jorge Txokarro Irati irratian