Erronkarin burutuko dira XXII. Pirinioetako Emakumeen Topaketak

Elkartasunetik Sororitatea, emakumeen aliantza sororitatea eraikitzen lemapean emanen dira Laurentxi , Gure Aizpea, Xaiki eta Gaztelu emakume elkarteek antolatutako Pirinioetako Emakumeen XXII. Topaketak. Hauek sororitatea izanen dute gai nagusia eta Erronkarin burutuko dira urriaren 28an. Hau guztiaz solastu gara Gaztelu Elkarteko Amparo Viñuales Gale lagunarekin.     Amapro Viñuales Gale Irati Irratian:

Zaraitzuko euskararen hamabostaldia

Bi urtetan behin izan ohi da hamabostaldi hau. Kultur ziklo aberatsa dugu, edade ezberdinei zuzendutako saioekin. Aurtengo edizioa bigarrena dugu eta guzti honetaz solasteko Zaraitzuko Euskara Teknikariarekin batu gara, Dabid Salbotxekin alegia. Berarekin errepasatu dugu bai egitaraua eta baita ekimena bera aurrera ateratzeko lana ere. Ekimen hau aurrera ateratzeko Xaiki emakume taldea, Purruxta gazte elkartea, […]