Egun On, Auñamendi! Xantiren auzolotsak, Auzperriko liburutegia eta Nekane Txapartegi Naiz Irratian

Gaurkoa Xanti Begiristainen kolaborazioarekin hasi dugu. Auzolotsen 12. atala genuen Kea izenburupean eta berari suertatutako egoera bati egiten dio erreferentzia. Ondoren, Auzperriko liburutegira bueltatu gara Mari Mar Agosekin egotera, lanera bueltan baitugu eta azken berriak ekarri dizkigu. Bukatzeko, Naiz irratiko lagunek astebete eskas erbestetik itzulitako Nekane Txapartegiri eginiko elkarrizketa ekarri dugu zeinetan ihesa, tortura eta […]

Egun On, Auñamendi! Pottoka eta Sherpa Miguelen diska berria, Xantiren Auzolotsak, Gazte Euskaltzaleen sarea eta Korrika

Gaurko saioa mugitua izan da. Lehendabizi Amaiurretik etorri zaigu Pantxo Etxebere Pottoka bere azken diska aurkeztera zeinetan Auñamendi Road kantua landu duen besteak beste. Gero Xanti Begiristainekin izan gara eta berriz ere solastu zaigu bere auzolotsen inguruan. Ondoren, Unai Irigarai izan dugu Gazte Euskaltzaleen sarea aurkezten. Bukatzeko, Julen Mendizabalek Korrikaren inguruan eginiko kronika paratu dugu. […]

Egun On, Auñamendi! Xantiren auzolotsak eta Latinoamerika Hala Bedin

Gaurkoa Xanti Begiristainen auzolotsekin hasi dugu. Kolaborazio honetan Matrikulatzea izeburua duen gertaera ekarri digu gurera. Ondoren, Hala Bedi irratikoek Latinoamerikaren inguruan Fakun Aznarezekin izandako solasaldia  ekarri dugu gurera. Izenburua: Martxoaren 24ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Auzolotsak, emakumeen pandemiaren inguruko errelatoak eta makro-ukuiluen afera

Saio honen hasieran Xanti Begiristainen auzolotsekin ibili gara, sarekada baten inguruan gertatutakoak ekarri dizkigularik. Ondoren, Karekin Kulturako Kati Leatxerekin izan gara bertan sortutako Covid eta etxeratzeak eragindakoaz solasten diren zenbait emakumeren errelatoak ezagutzen. Bukatzeko, Kaparrotzuko makro-ustiategiaren inguruko informe batek sortutako kalapita landu dugu Sustrai Erakuntzako Pablo Lorenterekin. Izenburua: Martxoaren 10eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 […]

Egun On, Auñamendi! Xantiren auzolotsak, inteligentzia emozionaleko ikastaroak eta Ukraina-Errusia egoera Hala Bedin

Gaur Xanti Begiristainen kolaborazioarekin hasi dugu, berak ekoitzitako eta bizitako auzolotsa berri batekin. Gaurkoa Ez-gauzak zuen izenburua. Ondoren, Alvaro Embid izan dugu inteligentzia emozionala lantzeko ikastaroak jarraipena izanen baitu datorren martxoaren 1ean. Bukatzeko, Ekai Centerreko Adrian Zelaiak Ukraina eta Errusiaren inguruan Hala Bedin egindako kolaborazioa ekarri dugu,   Izenburua: Otsailaren 24ko saioa Iraupena: 2 ordu […]