Erorien monumentuaren ika-mika erdian eraistearen antzeztea eginen dute bihar Iruñean

Apenas bi aste dira gurean izan zenetik eta gaur itzuli gara Erorien Monumentuaren eraistearen aldeko Asanbladako kidea den Yolanda Ansorekin egotera. Aste hauetan bolo-bolo dabilen eztabaida da, politikari askok honen inguruan eman dute euren iritzia baita zenbait norbanakok ere. 26 elkarte memorialistek abiatu zuten asanblada honen ekinaldia eta geroz eta gehiago dira hauen alde daudenak. […]

Erorien monumentua eraisteko babesa eskatu dute Eraistearen aldeko asanbladak

2015ean ireki zen Iruñeako Erorien monumentuaren etorkizunaz eztabaidatzeko saioak. Iruñeako udalak gaia hartu eta zenbait elkarteei galdetu egin zien. Batzuk beregokitze baten aldekoak ziren beste batzuek aldiz, elkarte memorialistak eraistearen aldeko apostua egiten zuten. UPN iristerakoan eztabaida gelditu egin zuen baina eraistearen aldekoak hasi ziren euren artean egituratzen eta hortik sortu zuten Eraistearen Aldeko Asanblada. […]