Egun On, Auñamendi! Zaraitzuko Ipuin Zahar eta Berriak eta Aritz Ganboaren bideak

Gaurkoa Xabier Diaz Esarterekin hasi dugu, Zaraitzuko Ipuin Zahar eta Berrien inguruan solasten. Ondoren, larunbatean Bideak dokumentalarekin etorriko dela aitzakitzat hartuta, Patxi Gaztelumendik Aritz Ganboari eginiko elkarrizketa berreskuratu dugu. Izenburua: Abuztuaren 18ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Zaraitzuko istorio zahar eta berriak bildu dituen liburua aurkeztuko dute Koleto etxean

Ostiral honetan arratsaldeko 19tan aurkeztuko dute Otsagabiako Koleto etxean Zaraitzuko Ipuin Zahar eta Berriak istorio bilduma. Proiektu honen egilea Xabier Diaz Esarte laguna dugu eta aspaldian hasi zen Zaraitzuko istorioak lortzen. 53 ipuin/istorio desberdin dituen liburu honek zenbait tokitan izanen da salgai 15 euroren truke. Hau guztiaz Xabier Diaz Esarterekin solastu gara gaurkoan.   Xabier […]