Egun On, Auñamendi! Zaraitzuko Ipuin Zahar eta Berriak eta Aritz Ganboaren bideak

Gaurkoa Xabier Diaz Esarterekin hasi dugu, Zaraitzuko Ipuin Zahar eta Berrien inguruan solasten. Ondoren, larunbatean Bideak dokumentalarekin etorriko dela aitzakitzat hartuta, Patxi Gaztelumendik Aritz Ganboari eginiko elkarrizketa berreskuratu dugu. Izenburua: Abuztuaren 18ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Aritz Ganboa artzaina Sakanatik Piriniora korrika gazta batekin

Urriaren 26an aterako da korrika Arruatzutik, bere herritik. 170 km eginen ditu eskualdez eskualde, mendirik mendi. Urriaren 27 goizean Erroibarretik, Aezkoa, Zaraitzu eta Erronkarin zehar Izabara heltzea du helburu. Irati irratian mintzatu gara Ariz Ganboa artzain eta korrikalariarekin.