Aizpea inguruak ezagutzen Christian Pauren eskutik

Jarraitu dugu gaurkoan gure lanarekin, ezagutu nahi izan dugu Aizpeako kobazulo eta inguruak nolakoak diren eta zein aproposago Aezkoako txoko guztiak bai lurrazalekoak eta baita lur-azpikoak ezgautzen dituen Christian Pau baino. Berak azaldu digu kobazuloa nolakoa den eta azpimarratu digu zein garrantzitsua den gure ondarea ezagutzea, ondareari dagokionez aezkoa oso aberatsa dela ziurtatu digu. Christian […]

Egun On, Auñamendi! Aizpea ezagutzen eta Karrape irratia

Saio honetan Zatoia eta Aizpeako elkarrizketa saioekin jarraitu dugu. Gaur Christian Pauren eskutik Aizpearen inguruak eta barnealdeak ezagutu ditugu. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletaren ahotik bertako kronika jasotzeko. Izenburua: Otsailaren 17ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Isturitz ezagutzen eta Karrape irratia

Saio honetan Zatoia eta Aizpeako elkarrizketa saioekin jarraitu dugu. Gaurkoan Joëlle Darricau lagunaren eskutik Isturitzeko kobazuloak ezagutzera gerturatu gara. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletaren ahotik bertako kronika jasotzeko. Izenburua: Otsailaren 3ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Aizpea eta Zatoia ezagutzen: Isturitz eta Joëlle Darricau

Aizpea eta Zatoia ezgautzen joateko bigarren geldialdia. Geldialdi honek Iparraldera garamatza, Donamartiri herrira zehazki. Bertan artatu gaitu Joëlle Darricau lagunak eta berarekin batera ezagutu ditugu Isturitz eta Otsozelaia leizeak eta bertan topatutako aurkikuntzak. Isturitz inguruko informazioa: Isturitzeko kobazuloen webgunea Joëlle Darricau Irati irratian

Aizpea eta Zatoia ezagutzen: Xabier Peñalver eta Praileaitz

Esan genuen bezala Aizpea eta Zatoiako kobazuloetan egondakoa eta topatutakoa ulertzeko elkarrizketa saio batzuk eginen genituela. Horietatik lehendabizikoa dugu hauxe eta garai bertsuko kobazulo bat ezagutzera eraman gaitu Praileaitzekoa alegia. Hau ezagutzeko ezinbesteko laguntza izan dugu Xabier Peñalverren eskutik eta zenbat gauza interesgarri azaldu dizkigun. Praileaitz inguruko informazioa: Praileaitz wikipedian Xabier Peñalver Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Praileaitz ezagutzen eta Karrape irratia

Saio honetan Zatoia eta Aizpeako elkarrizketa saioekin hasi gara. Gaur Xabier Peñalverren eskutik kobazulo hauen parekoa izan zitekeen Praileaitz ezagutu dugu. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletaren ahotik bertako kronika jasotzeko. Izenburua: Urtarrilaren 20ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Zatoia eta Aizpeako kobazuloen inguruko lan saioak eginen ditugu Irati irratian

Sekretua azaleratu dugu. Hilabete zenbait daramatzate Jesus Mascaraque eta Iratxe Andueza Zatoia eta batez ere Aizpeako kobazuloaren inguruan hausnartzen. Epipaleolitikoko bi kobazulo hauek hobeto ezagutzeko elkarrizketa sorta bat prestatu dute Irati irratian emateko. Gonbidatu guztiekin kobazulo hauen inguruko informazioa ezezik ikuspegi zabalago bat izatea dute helburu. Guzti honetaz solastu gara Iratxe Andueza lagunarekin. Iratxe Andueza […]

Egun On, Auñamendi! Aezkoako kobazuloen lanketa, liburutegiko berriak eta euskara sustatzeko tresnak

Gaurko saioa Zatoia eta Aizpeako kobazuloetaz solastu gara Iratxe Anduezarekin, honen inguruan lanketa egin behar baitugu hiru-hilabete honetan. Ondoren, Auzperriko liburutegira jo dugu, Mari Mar Agosen ahotsetik azken berriak jasotzera.  Bukatzeko, Idoia Zabaltzarekin izan gara euskara sustatzeko tresna berrien inguruan solasteko. Izenburua: Urtarrilaren 7ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko