Aizpea ezagutzen: Patxuka De Miguel eta genero ikuspegidun arkeologia

Gaurkoan genero ikuspegia txertatu nahi izan dugu Aizpeako kobazuloan topatutako gorpuzkien solasaldiei dagokionean. Horretarako Maria Paz De Miguel Patxuka izan dugu eta berarekin batera ezagutu ditugu Epipaleolitiko garaiak eta PastWomen genero ikuspegidun arkeologia taldea. Pastwomen inguruko informazioa: PastWomen Patxuka De Miguel Irati irratian

Iratiko amona ezagutzen, Olaia Nagore Nafarroako Museoko kidearekin

Abenduan joan gintzaizkion bisitan eta berarekin batera ezagutu genuen Iratiko Amonaren gorpuzkiak. Bera, Nafarroako Museoko kidea den Olaia Nagore dugu eta berak azaldu digu Epipaleolitikoan nolakoa zen bizitza eta ze aurkikuntza izan diren garai hartakoak. Iratiko Amona: Olaia Nagore Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Iratiko amona eta Karrape irratia

Saio honetan Nafarroako museoa bisitatzen hasi dugu, Iratiko amonaren gorpuzkiak eta honen ingurukoak Olaia Nagorek lagunduta ezagutzeko. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletaren ahotik bertako kronika jasotzeko. Izenburua: Martxoaren 3ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Zatoia eta Aizpeako kobazuloen inguruko lan saioak eginen ditugu Irati irratian

Sekretua azaleratu dugu. Hilabete zenbait daramatzate Jesus Mascaraque eta Iratxe Andueza Zatoia eta batez ere Aizpeako kobazuloaren inguruan hausnartzen. Epipaleolitikoko bi kobazulo hauek hobeto ezagutzeko elkarrizketa sorta bat prestatu dute Irati irratian emateko. Gonbidatu guztiekin kobazulo hauen inguruko informazioa ezezik ikuspegi zabalago bat izatea dute helburu. Guzti honetaz solastu gara Iratxe Andueza lagunarekin. Iratxe Andueza […]

Egun On, Auñamendi! Aezkoako kobazuloen lanketa, liburutegiko berriak eta euskara sustatzeko tresnak

Gaurko saioa Zatoia eta Aizpeako kobazuloetaz solastu gara Iratxe Anduezarekin, honen inguruan lanketa egin behar baitugu hiru-hilabete honetan. Ondoren, Auzperriko liburutegira jo dugu, Mari Mar Agosen ahotsetik azken berriak jasotzera.  Bukatzeko, Idoia Zabaltzarekin izan gara euskara sustatzeko tresna berrien inguruan solasteko. Izenburua: Urtarrilaren 7ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko