Aezkoak artelan handi baten bidez markatu ditu euren etorkizunerako irizpideak

Larunbatean egin zuten Aezkoa 2030 prozesu parte-hartzailearen ondorioen zabalpen publikoa. Prozesua Aezkoako Batzarretik abiatu eta Cederna zein Artelan bidelagun izan dituztela eraman da aurrera. Hainbat saio izan dira etorkizunaz solasteko eta parte-hartzea nabarmena izan da, bertan 123 lagun hartu baitute parte eta orotara 748 ekarpen jaso izan dira. Ekarpen guzti hauek hiru ardatzetan kokatu dituzte, erlazioak, ingurugiroarekin harremanak eta baldintza materialak izanen liratekeenak. Gaurkoan honen inguruan Aezkoako Batzarre Nagusiko kidea den Izaskun Zabaltza, Cederna-Garalurreko Vanesa Pau eta Artelaneko Oihana Lorea izan ditugu solasean

 

 

 

 

 

Izaskun Zabaltza, Vanesa Pau eta Oihana Lorea Irati Irratian:

 

Iruzkindu