Muga inguruko egoeraren diagnostikoa egiteko eta etorkizuneko erronkak lantzeko lan saioak Mugalur proiektuaren baitan

Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak, Cederna-Garalur eta Euskal Herriko Unibertsitateen arteko elkarlanetik sortzen da Mugalur, muga inguruan dagoen harremanaren diagnostikoa eta etorkizunean egon litezkeen erronkei heltzea izanen du helburu. 9 tailer izanen dira osotara eta horietako 2 gure eragin eremuan, azaroaren 3an Izaban (19:00 Oroimenaren etxean) eta azaroaren 24an Orbaitzetan (Kultur Olan 19:00tan). Proiektuaz eta […]

Aezkoak artelan handi baten bidez markatu ditu euren etorkizunerako irizpideak

Larunbatean egin zuten Aezkoa 2030 prozesu parte-hartzailearen ondorioen zabalpen publikoa. Prozesua Aezkoako Batzarretik abiatu eta Cederna zein Artelan bidelagun izan dituztela eraman da aurrera. Hainbat saio izan dira etorkizunaz solasteko eta parte-hartzea nabarmena izan da, bertan 123 lagun hartu baitute parte eta orotara 748 ekarpen jaso izan dira. Ekarpen guzti hauek hiru ardatzetan kokatu dituzte, […]

Tokiko garapen estrategikoa garatzeko prozesu parte-hartzailea abian jarri du Cederna-Garalurrek

Nafar Gobernuak Tokiko Garapenaren inguruko estrategia garatzeko agindu zion Cederna-Garalur elkarteari, Mendialde osoan garatu zezan. Prozesu honetatik ateratako proiektuak 7 milioi euroko dirulaguntzak izanen dituzte eta jada hasi dira lanketa egiten. Gaur arratsaldeko 17etan Ariben Pirinioetako entitateekin eginen dute bilkura lerro nagusiak markatzeko. Prozesuaz solasean aritu gara Vanesa Pau Cederna Garalurreko lagunarekin. Mahai teknikoak izanen […]

Lehen sektorea balorean jartzeko tailerrak emanen ditu Cederna Garalurrek

Administrazio desberdinen ekarpenei erantzuteko antolatu dituzte lehen sektorea balorean jartzeko coaching ikastaroak. Ibarra desberdinetan eginen dituzte formakuntzak eta horren inguruan solasten Cederna Garalurreko Nahikari Uriarte izan dugu gurean. Kartela:   Nahikari Cederna Irati irratian